ALBISTEAK

Hemen bildu gara dozenaka preso ohi abenduaren 20ko hauteskunde espainiarrei begira gure irakurketa partekatzera.

Hemen bilduta gaudenon nahia, nola ez, gatazkaren konponbide osoa lortzea da eta jakina, euskal preso politiko guztien etxeratzea desio dugu, biktima guztien aitortza eta egiarekin batera. Eta gure helburu politiko nagusia Euskal Herri askea eraikitzea da, guretzat eta gure ondorengoentzat.

Aurrean ordea, itxikeria, errepresioa eta ustelkeria besterik eskaintzen ez duen espainiar Estatua daukagu. Herrien kartzela izaten jarraitzen duena, duela 40 edo 100 urte bezala. Eta Estatu horrek zailtzen ditu aurrera egiteko gure ahaleginak.

Hori bai, ahaleginak eta urratsak izugarriak izaten ari dira bai Ezker Abertzalearen aldetik, bai gure herrian konponbidearen alde ari diren eragile eta herritar guztien aldetik ere. Multzo handia gara, oso handia, eta konponbide osoaren aldarria euskal herritar asko eta askoren eskaera argi eta ozena ere badela esan dezakegu, erratzeko arriskurik gabe.

Ahalegin eta borondate partekatu anitz eta zabalei esker gure herrian aldaketa handiak eman dira urteotan: ETAren borroka armatua amaitu da eta gertakari historiko honek egoera errotik aldatu du, baina ez du bakerik ekarri gure herrira, edo ekarri duen bakea erabat mugatua da: epaiketek, atxiloketek eta espetxeratzeek jarraitzen dutelako; herri honen erabakiari ez zaiolako kasurik egiten; eta urtetan esan izan dena gezur hutsa dela demostratzen ari delako.

Izan ere, dagoeneko argi geratu da "indarkeriarik gabe dena posible izango da" ziotenen gezurra. Bai gezurra zen. Baina argi esan nahi diegu guk dena-dena posible egingo dugula beraien ukazio eta indarkeriaren gainetik. Bai, bide demokratikoen eskutik borroka eginez egingo dugu posible herri askea.

XXI. mendean ondo sarturik gauden honetan, espainiar ordulariak atzera egiten du etengabe eta bere tik-tak hotsek azken hamarkada hauetako zarata berbera dakarte: ukazioa, inposizioa. Gauzak honela, erreforma hotsak entzuten ari garen honetan, ez daukagu zalantza izpirik zer datorren: gure herriaren erabakitzeko eskubidea defendatuko duen erreformarik ez dugu ezagutuko zoritxarrez.

Badakigu egoera honek, Espainiatik datorrenak alegia, hasieran aipatutako nahiak eta helburuak zaildu egingo dituela baina, hein berean, zein bide hartu behar dugun agerian uzten digula pentsatzen dugu: Espainiar Estatua demokratizatu ezin bada, guk geuk hartu beharko dugu gure bide propioa, herri gisa aurrera egiteko ordua da, geure indarren eta erabakien arabera.

Gureak beraz, indar biltze prozesua izan behar du, guk geuk gure erabakien arabera antolatua, honek suposatzen duen guztiarekin, eta bereziki Ezker Abertzalearentzat, urteotan bezala, aurrerantzean ere, dagokion ardurari erantzukizun osoz heltzen asmatu beharko duelako. Gu prest gaude noski, ahalegin honetan gure ekarpen eskuzabala egiteko.

Gauzak honela, aldebakarreko prozesu independentistak sortuko dituen baldintza berrien arabera egingo dugu aurrera; eta horretarako, besteak beste, botoak behar ditugu, Euskal Herriaren independentziari begira jarriko ditugun gero eta boto gehiago.

Beraz, aldebakarreko prozesu independentista honek ezin du atsedenik hartu abenduaren 20an. Egun horretan herri gisa aurrera egiteko sinismen osoarekin joan behar dugu Euskal Herria Bildu bozkatzera; eta Madrili zaplaztakoa ematera, Madrilen borondate ez demokratikoari min gehien egiten dion bozka delako independentziarena, lehen, orain eta gero.

Hauxe da gure botoa arrazoitzeko daukagun argudiorik sendoena: Ezker Abertzaleak hartutako bideari buruzko konfiantzan eta aurrera egiteko bultzada handiagoa behar dugula jakinik, guzti honen mesedetan jarri nahi dugu gure botoa.

Indartsu amaitu nahi dugu idatzi hau: hemen bildu garen guztiok ziur gaude gure boto bakoitza ilusioz eta etorkizunez kargaturik datorrela. Guk abenduaren 20an independentziaren aldeko bozka emango dugu, ilusioaren bozka. Euskal Herria Bilduren bozka.

Argazki galeria

Dozenaka euskal preso eta iheslari ohik agerraldia egin dute gaur abenduaren 20ko hauteskundeei begira irakurketa...

Posted by Sortu on Larunbata, 2015.eko Abenduak 12

Agerraldian egon direnen zerrenda:

Iñaki Larrañaga
Itziar Aizpurua
Jose Mari Artola Iruretagoiena
Gotzon Beloki Ortuzar
Bixente Apalategi Mintegi
Armando Vidal Abad
Joxe Mari Olarra Agiriano
Jose Mari Mujika Ezkurra
Aritz Lopez Ugarte
Xotero Etxandi
Fermin Pagola Urkia
Edorta Sainz Lobato
Bego Arrondo Irvin
Karmele Urbistondo Aranburu
Zugaitz Izagirre Ameztoy
Ane Beristain Beloki
Ramon Sagarzazu Olazagirre
Mikel Zumarraga Luzuriaga
Ion Vitoria Roma
Alfontso Armento Berruezo
Julen Zelarain Errasti
Josu Beaumont Barberena
Izar Etxebeste Etxabe
Joxean Agirre Agirre
Loren Arkotxa
Luken Otxoantezana
Kirru Otxoantezana
Iñigo Elizegi
Marian Aramendi Lauda
Begoña Uzkudun Etxenagusia
Luis Birizuela Olano
Jose Luis Loidi Larrañaga
Asier Imaz Telleria
Aitor Kortazar Garcia
Ane Miren Alberdi Zubierrementeria
Igor Letona Biteri
Joxe Epelde Zubizarreta
Iñaki O'Shea Artiñano
Luis Miguel Nieto
Jon Ugarte Zinkunegi
Karlos Larrañaga Ostolaza
Iker Iparragirre Galarraga
Joxan Arandia Irazoki
Leire Lopez Zurutuza
Jesus Razkin Mendinueta
Maritxu Uzkudun Etxenagusia
Eneko Lasaga Arrese
Iñaki Gonzalo Casal
Gotzon Alkalde Etxeandia
Joxe Mari Zubillaga
Ramon Uribe Navarro
Luis Azkargorta Belategi
Enrike Letona
Jokin Aldanondo Luzuriaga
Kai Saez de Egilaz Murgiondo
Arantza Karrera Karrera
Andoni Azpiazu Alzelai
Igor Zearreta Garai
Joxe Mari Perez Diaz
Enrike Erregerena
Juan Mari Gabirondo Agote
Olatz Izagirre Sarasti
Jugatx Duñabeitia Kintana
Juan Carlos Arruti Aizpitarte
Ekain Rodriguez Gotxikoa
Beto Rey
Xabier Oregi Etxeberria
Jokin Aranalde Olaondo
Oxel Azkarate Iturbe
Marilo Gorosotiaga
Fran Balda Araña
Alberto Matxain Beraza
Mikel Korta Carrion
Eugenio Irastorza Fernandez
Hodeiertz Urain Etxeberria
Josetxo Zeberio Aierbe
Aitor Garcia Justo
Iker Beristain Urizarbarrena
Josu Larrea Elorriaga
Jokin Zubeldia Gorostidi
Zunbeltz Bedialaureta Ibaibarriaga
Karlos Ioldi Mujika
Eugenio Etxebeste
Xabier Lasarte Garmendia
Garikoitz Etxeberria Uria
Joxin Arruti Agirre
Igor Alvarez Zubeldia
Jose Angel Mutiozabal Galarraga
Pello Belastegu Zubia
Juan Jose Aristizabal
Jose Felix Zabarte
Julen Eizagirre Uranga
Maitane Sagastume Arrieta
Juan Mari Olano Olano
Xabier Alegria Gomez
Fernando Irakulis Albizu
Iñaki Nogueira Rufo
Joxean Arluziaga Iribar
Juan Jose Ansoategi Echevarria
Xabier Pagaldai Uribe
Alberto Gomez Gonzalez
Jon Gorrotxategi
Josu Iparragirre
Gaizka Jareño Ugarriza
Carlos Sanchiz Corzo
Jon Ligüerzana Ajuriagerra
Mitxel Sarasketa Zubiarrementeria
Mikel Vargas Olasolo
Joxe Manuel Errazkin Beldarrain
Gorka Garcia Sertutxa "Patas"
Mikel Etxeberria Iztueta
Oihana Garmendia Marin
Joxe Juan Garzia "Gogoan"
Arkaitz Rodriguez Torres
Eñaut Garmendia Lasa
Xabier Arin Baztarrika
Bigarren Ibarra Izurieta
Niko Francisco Rodriguez
Satur Lopez de Pariza Domaika
Ander Alberdi Markina
Xabin Juaristi Arrieta
Iñaki Gracia Arregi
Goio Etxabe Azkoaga
J.I. Gaztañaga Bidaurreta
Joseba Garitaonaindia Antsoategi
Kepa Solana Arrondi
Zigor Larreategi Barberua
Aitor Ligüerzana Ajuriagerra
Apolinar Bilbao Inzunza
Pello Zelarain Oiarzabal
Mikeldi Diez Aldama
Sergio Garcia Razkin
Joxemari Beristain Urbieta
Agustin Figal Arranz
Nagore Mujika Alvarez
Isaac Kortabitarte
Peio Goñi
Jon Duandikoetxea
Ramon Irusta Urain
Txemi Sarasua Landa
Juan Jose Legorburu Gerediaga
Jesus Mari Urbegain Zabaleta
Maria Jesus Arriaga Arruabarrena
Jon Tapia Irujo
Juanmiel Apezetxea Arozena
Jone Lozano Miranda
Jose Mari Ianez
Iñaxio Oiarbide Aldasoro
Jokin Etxebarria Lagisouet
Aimar Lertxundi Hidalgo
Jesusmari Aldunberri Urkizu
Isidro Murga Luzuriaga
Ibon Meñika Orue-Etxeberria
Patxo Murga Luzuriaga
Iñaki Errekondo
Ion Otegi
Beñat Lizeaga
Jose Ramon Martinez de la Fuente "Txori"
F. Bengoa Unzurrunzaga
Iztiar Arrizabalaga
Ramon Urrizalki
Mertxe Galdos
Karmen Irizar
Juan Igarataundi
Pedro Guridi Arozena
Kepa Mujika
Imanolo Otegi Otegi
Iñaki Pujana Alberdi
Andoni Cabello Perez
Dani Ortiz Ribas
Gaizka Larrinaga Martin
Zumai Olalde Saez de Urabain
Eneko Galarraga Godoy
Lander Etxeberria San Sebastian
Ricardo Prieto
Itziar Galardi
Patxi Segurola Mayoz
Jose Mari Torre Altonaga
Iñigo Zapirain Garmendia
Patxi Aristi Etxaide
Arantza Arruti Odriozola
Iñaki Astigarraga Ibarluzea
Jose Luis Kruz Leunda
Patxi Mjuika Ezkurra
Jose R. Goikoetxea Arandia
Endika Abad San Pedro
Juan Carlos Tapia Gonzalo
Josetxo Etxeberria Pascual
Kepa Suarez Ugarte
Fernando Etxegarai Gaztearena
Juanito Trecet Sastre
F. Xabier Garmendia Arrieta
Manu Legarreta Etxeberria
Ion Anda Velez de Mendizabal
Jesus Mari Lejanza
Eukene Gracia Campillo
Iñigo Akaiturri Irazabal
Iñaki Zugadi Garcia
Josune Onaindia Susaeta
Jexuxmari Zalakain
Angel Alcalde Linares
Ignacio Orotegi Otxandorena
Juan Jose Larrinaga
Ibon Aranalde Ijurko
Txomin Gil Ferrero
Carlos Recio Gutierrez
Eugenio Sein Etxeberria
Xabier Izaga Gonzalez
Xabat Moran Ruiz
Patxi gundin Maguregi
Jose Manuel Arzallus
JM Urkola Roteta
Joxemari Urdanpilleta Goenaga
Joxean Barandiaran Ezama
Teresa Toda Iglesia
Karlos Apeztegia Jaka
Iban Pikabea Leonet
Oinatz Arbelaiz Sarasti
Iker Zabala Torregarai
Xabier Izagirre Elizondo
Koldo de Marcos Olaizola
Idoia Arrondo
Loren Aldanondo
Isidro Garalde Bedialauneta
Haimar Arozena Eizagirre
Iosu Arruabarrena Luz
Pello Olano Zapala
Ander Geresta Azurmendi
Esther Lakasta Perez-Ilzarbe
Juan Arriaran Ibarra

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.