1. OHARRA Informazioa ematen duen entitatearen identifikazioa
SORTU Alderdi Politikoaren eratze kongresua 2013ko otsailaren 23an egin zen. Besteak beste, kongresuan honako erabaki hauek hartu ziren egoitza sozialaren aldaketari, jarduera eremuari eta oinarri ideologikoei dagokienez. Bere jardueraren lurralde eremua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa izango da, baina hauteskundeei begirako akordioak egin ditzake Espainiako Estatuko edo Europako Batasuneko beste alderdi politiko batzuekin, lau lurralde horiek gainditzen dituzten hauteskunde deialdietara elkarrekin aurkezteko.
SORTU eratzen da herritarren borondate politikoari forma ematen laguntzeko eta izaera politikoko instituzio ordezkatzaileetan haien parte-hartzea sustatzeko, hauteskundeetan hautagaiak aurkeztuz eta babestuz, honako printzipio hauek jasotzen dituzten oinarri ideologikoen arabera: Independentzia, erabateko Euskalduntzea, Sozialismoa, justizian eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsua, Feminismoa, Nazioarteko Elkartasuna eta Demokrazia Parte-hartzailea.
Alderdi Politikoak ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANera egokitu du bere kontabilitatea, Kontu Auzitegiaren Osoko Bilkurak 2013ko irailaren 26an hartu zuen erabakia betez. Erabaki hori 2014ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta egun horretan hasten diren ekitaldiei aplikatu behar zaie.
Alderdi Politikoak berari atxikitako fundazio bat dauka, "IRATZAR FUNDAZIOA" izenekoa. Alderdi Politikoak Fundazioan daukan partaidetzaren portzentajea %100 da eta, beraz, SORTUk konpromisoa hartzen du Fundazioaren aurreneko jarduera programaren gastuak estaltze aldera beharrezkoak diren funtsak jartzeko, baldin eta aurreikusita dauden finantziazio iturrietakoren batek emaitzarik ez badakar. "IRATZAR FUNDAZIOA" izaera sozial eta zibikoa duen fundazio bat da eta, beti ere, Alderdi Politikoen Fundazioei buruzko legezko eta arauzko xedapen nazionalen arabera, fundatzailearen borondatearen arabera eta Fundazioaren Estatutuen arabera gobernatuko da.
Ekitaldi honetan alderdi politikoa ez da inongo hauteskunde prozesutara aurkeztu.
Ekitaldi ekonomikoa 2014/01/01ean hasi eta 2014/12/31n amaitzen da.
2. OHARRA Urteko kontuak aurkezteko oinarriak
1. Irudi fidela
Urteko kontuak Alderdi Politikoaren kontabilitate erregistroetan oinarrituta egin dira, eta Zuzendaritzak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitatearen arloan indarrean dauden legezko xedapenak bete ditu, Alderdi Politikoaren ondarearen, finantza egoeraren eta emaitzen irudi fidela emateko helburuarekin.
Irudi fidela emateari dagokionez, kontabilitatearen arloko legezko xedapenen bat ez betetzea ekarri duen ezohiko arrazoirik ez dago.
Era berean, ez dago gehitu beharreko informazio osagarririk, kontabilitatearen arloko xedapenen eta orokorki onartutako kontabilitate printzipioen aplikazioa aski delako enpresaren irudi fidela emateko.
2. Aplikatu diren kontabilitate printzipio ez-derrigorrezkoak
Irudi fidela emateari dagokionez, derrigorrezkoa den kontabilitate printzipioren bat ez aplikatzea justifikatzen duen ezohiko arrazoirik ez dago.
Irudi fidela emateari dagokionez, ez dira aplikatu derrigorrezkoak ez diren beste kontabilitate printzipio batzuk.
3. Ziurgabetasunaren balorazioaren alde kritikoak eta estimazioetako ziurgabetasunaren arrazoiak
Ez dago aldaketarik garrantzitsua izan daitekeen edo oraingo ekitaldian eragina izan dezakeen ezein kontabilitate estimaziotan.
Alderdiak dakiela, Alderdi Politikoaren funtzionaltasunaren etorkizunaz zalantza esanguratsuak sor litzakeen ziurgabetasun garrantzitsurik ez dago.
4. Informazioaren alderaketa
Memoria honetan aurkezten diren finantza egoerek ekitaldi honi (2014) dagozkion kontabilitate saldoak jasotzen dituzte eta ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANean jasotako printzipioen arabera prestatu dira. Aurreko memoria (2013) Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako printzipioen arabera prestatu zen.
5. Hainbat partidatan jasotako elementuak
Ekitaldia ixteko unean, Alderdi Politikoak ez dauka partida batean baino gehiagotan jasota dagoen ondare elementurik, ez Balantzean, ez Galdu-Irabazien Kontuan, ez Ondare Garbiaren Aldaketen Egoeran.
6. Aldaketak kontabilitate irizpideetan
Ekitaldi honetan erabili diren kontabilitate irizpideak eta aurreko ekitaldian erabili zirenak desberdinak dira. Izan ere, ekitaldi honetan ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANA aplikatu da, eta aurreko ekitaldian, aldiz, KONTABILITATE PLAN OROKORRA aplikatu zen.
Gainerakoan, aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuta, memoria honetan jasotako kontuei dagokien ekitaldian ez da inolako irizpide aldaketarik egon.
7. Akats zuzenketak
Ekitaldi honetan honako akats zuzenketa hauek egin dira:
a) 2013 ekitaldian alokatutako lokaletan egin diren hobekuntzak desaktibatu egin dira eta mantenimendu gastu gisa kontabilizatu dira 622.1 azpikontuan.
b) Zuatzuko lokalerako jarritako 35.000,00 euroko fidantza kontabilitatean erregistratu da, eta bere garaian fidantza eman zuen pertsonarekiko zorra aitortu da
3. OHARRA Erregistro eta balorazio arauak
1. Ibilgetu ukiezina
Ibilgetu ukiezinaren erregistrorako eta baloraziorako irizpideak Antolakunde Politikoetara egokitutako Kontabilitate Planak jasotzen dituen arauak betez aplikatu dira.
Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.
Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 0,00 € izan da.
2. Ibilgetu materiala
Ibilgetu materiala bere eskuratze kostuan aurkezten da, hau guztia jasoz: erosketaren faktura, garraio gastuak, asegurua, aduanak (egotekotan), zergak eta instalazio eta abiarazte kostuak, finantza gastuak kontuan hartu gabe.
Mantenimendu gastuak eta ibilgetu materialaren bizitza teknikoa luzatzea ez dakarten handitzeak, modernizazioak, hobekuntzak eta konponketak zuzenean sartzen dira Galdu-Irabazien kontuan. Ondasunaren iraupena luzatzen duten handitze edo hobetze kostuak ondasunaren gehienezko balio gisa kapitalizatzen dira.
Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, ondasun bakoitzaren batez besteko bizitza teknikoaren arabera eta merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.
Eskuratutako elementu ibilgetua ondasun erabilia bada, tauletan zehaztutako portzentajearen bikoitza erabiliz amortizatuko da.
Lursailak eta orubeak ez dira amortizatzen.
Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu materialaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 3.875,45 € izan da.
3. Higiezinen arloko inbertsioak
2008ko Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako irizpideen eta definizioaren arabera, hala higiezinen arloko inbertsioak (Lursail eta Ondasun Naturalak eta Eraikinak) nola Sozietatearen ondareari gehitzen zaizkien unean etorkizuneko erabilera finkatuta ez daukaten lursail eta eraikinen arloko inbertsioak 0,00 € eta 0,00 € izan dira hurrenez hurren.
Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan higiezinen arloko inbertsioei dagokien zenbatekoa 0,00 € izan da.
4. Ondare historiko-artistikoa osatzen duten ondasunak
Alderdi Politikoak ez dauka horrelako ondasunik.
5. Errentamenduak
Ekitaldi honetan ez da finantza errentamendurik egon.
6. Trukatzeak
Ekitaldi honetan ez da trukatzerik egon.
7. Finantza inbertsioak
Finantza inbertsioen zenbatekoa 98.350,00 € izan da, honela banatuta:
a) Lokalak alokatzeko fidantzak: 68.350,00 €. Ekitaldi honetan, Zuatzuko lokalari dagokion eta aurreko ekitaldian kontabilizatuta agertzen ez zen 35.000,00 € ko fidantza bat gehitu da.
b) Iratzar Fundazioari egindako ekarpena: 30.000,00 €.
8. Izakinak
Izakinetan sartzen diren ondasunak eta zerbitzuak haien eskuratze prezioan baloratzen dira.
9. Antolakunde politikoaren jardueraren kontsiderazio fiskala
Koalizioak ez du egin zergak ordaintzea dakarren jarduerarik. Horregatik ez du egin BEZaren aitorpenik ez Sozietate Zergaren arloko aitorpenik.
10. Sarrerak eta gastuak
Sarrerak eta gastuak erregistratzeko orduan sortzapen printzipioa hartu da kontuan, hau da, fluxu erreala gertatu denean erregistratu dira, eta ez haiei lotutako diru edo finantza fluxua gertatu denean.
Alderdi politikoen finantziazioari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoak eta hauteskunde arautegiak agintzen dutena betez, Alderdi Politikoak sarrera arrunten eta hauteskundeei lotutako sarreren erregistro bereizia eramango du, eta hauteskundeei lotutako gastu arruntak ere bereiziko ditu. Gainera, azken horiei dagokienez, bereizi egingo ditu hauteskundeetarako publizitatea bidaltzeak sortzen dituen gastuak eta aipatutako hauteskunde arautegian aurreikusitako azpimugetakoren baten menpe daudenak.
Sarrera arruntak honako hauek izan dira:
- EH Bilduren emaitzei dagokion sarrerak: 840.000,00 €
- Afiliatuen kuotei dagokion sarrerak: 562.329,00 €
- Afiliatuen, atxikitakoen eta jarraitzaileen beste ekarpen batzuei dagokion sarrerak: 3.096.732,00 €
- Finantza sarrerak: 165,78 €
- Ezohiko sarrerak: 101,04 €
- SORTUren udako eskoletako matrikulazioari dagokion sarrerak: 5.617,08 €
- SARRERAK GUZTIRA: 4.504.944,9 €
2014ko gastuak honela banatzen dira:
- Pertsonal gastuak: 1.216.101,22 €
- Jardueratik eratorritako gastuak: 1.238.228,34 €
- Besteak: 3.875,45 €
- GASTUAK GUZTIRA: 2.458.205,01 €
11. Hornidurak eta kontingentziak
Arriskuetarako hornidura funtsa 0,00 € da.
Une bakoitzean dagoen informazioa kontuan hartuz, hornidurak ekitaldia ixten den egunean baloratuko dira, haien balio eguneratuaren arabera.
12. Pertsonal gastuen erregistroa eta balorazioa egiteko erabilitako irizpideak
Pertsonal gastuen erregistroa egiteko erabili diren irizpideak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitate planak jasotzen dituen erregistro eta balorazio arauak izan dira.
13. Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak
Izaera finalista ez duten dirulaguntzak eta diruzko dohaintzak eta legatuak zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Bereziki, irizpide horren arabera kontabilizatzen dira hauteskunde gastuetarako dirulaguntzak, funtzionamendu gastuetarako urteko dirulaguntzak eta ezohiko dirulaguntzak.
Gainerako dirulaguntzak PASIBO gisa kontabilizatzen dira hasieran.
14. Loturadun aldeen arteko transakzioetan erabilitako irizpideak
Loturadun entitateen arteko transakzioetan erabilitako balorazio irizpidea arrazoizko balioa izan da.
4. OHARRA Afiliatuak, atxikitakoak eta jarraitzaileak
Ekitaldi honetan, afiliatuek ordaindutako kuoten zenbatekoa 568.293,00 € izan da. Kuotak banku helbideratze bidez kobratzen dira. Guztizko kopuru horretatik, 5.964,00 € itzuli egin dira eta, beraz, 2014 ekitaldian kuoten bidez jaso den zenbatekoa 562.320,00 € izan da.
Mugimendu horiek zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Horregatik, balantzearen B.II epigrafeko kontuetan ez da inolako mugimendurik egon.
5. OHARRA Ondare garbia
ONDARE GARBIA
3.449.995,77 €
Aurreko ekitaldietako soberakina
1.573.255,88 €
Ekitaldiko emaitza
1.876.739,89 €
6. OHARRA Egoera fiskala
1. Irabazien gaineko zergak
Sortu sozietateen gaineko zergatik salbuetsita dago.
Foru Arauaren arabera, partzialki salbuetsitako sozietatea da, eta, ekitaldian zehar bere helburuetatik kanpoko jarduerarik egin ez duenez, ZERGA HORI ORDAINTZETIK SALBUETSITA DAGO.
2. Beste zerga batzuk
SORTUk ez du bestelako zerga fiskalik ordaintzen.
Soil-soilik, eta hala balegokio, PFEZa ordainduko luke bere jardueraren barnean profesionalekin izan litzakeen harremanengatik.
7. OHARRA Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak
2014 ekitaldian, Dirulaguntzen, Dohaintzen eta Legatuen kontuan, SORTUk 840.000,00 € jaso ditu. Zenbateko hori EH BILDUren bidez jaso da, SORTU koalizio horretako kidea baita.
8. OHARRA Hauteskunde jarduerak
2014 ekitaldian SORTUk ez du parte hartu inongo hauteskunde jardueratan.
9. OHARRA Beste informazio batzuk
1. Batez besteko enplegatu kopurua
Ekitaldi honetako batez besteko enplegatu kopurua 31,05 izan da, guztiak SORTUrentzat era esklusiboan aritzen den pertsonala bezala klasifikatuta.
1. SORTUk ez dauka Balantzean ageri ez den eta MEMORIA honetan adierazi ez den beste informazio esanguratsurik.
2. Ekitaldi honetan ez da inolako aldaketarik egon alderdi politikoaren Zuzendaritza organoan.
3. ROACen inskribatutako ezin auditore pribatuk ez ditu ikuskatu antolakunde politikoaren kontuak.