Gaur arratsaldean CUATRO Mediaset España taldeak "Ezker Abertzaleko talde disidente" baten ustezko jardueraren gainean argitara eman duen informazioa dela eta zera adierazi nahi dugu:
- SORTUk ez du "Ezker Abertzaleko disidenteen" inolako dokumentoren ezagutzarik, non "ekintza biolentoak egitea" defendatzen omen den.
- SORTUko zuzendaritzako inortxok ez dio, gai horretaz tratatzen duen dokumentorik, EAEko Gobernuari helarazi CUATROko albistean esaten den bezala.
- SORTUk kazetaritza lan honetan bere izena intoxikazio asmo argiarekin erabili izana salatzen du; CUATRO ez da jarri gurekin harremanetan informazio hau kontrastatzeko.
- SORTUk ez du inoiz ez modu zuzen ezta zeharkakoan ere inolako ideiren kriminalizazioa bultzatuko nahiz eta toki eta garaiz kanpo egon. Era berean, bere jarduera politikoarekin jarraituko du, soilik bide politiko eta demokratikoen aldeko apustutik.
