ALBISTEAK

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak ez du deliturik ikusi Rafael Verak bere garaian telebista kate batean egin adierazpenetan non GAL erakunde terroristaren "balioa" azpimarratzen zuen.

Beste behin, Auzitegi Nazionalak eta kasu honetan fiskaltzak estatu terrorismoa antolatu eta bultzatu zutenak babesteko eta defendatzeko hartzen duen erabakia ikusten da.

Auzitegi Nazionalaren eta fiskaltzaren inpartzialtasun eta justiziarik eza eta erabaki politikoen menpe nola jokatzen duen agerian geratu da. Agerian ere erabaki hauek hartzeko "doble raseroa" nola aplikatzen duten.

GAL, Felipe Gonzalez PSOEko buru eta estatu espainiarreko presidente zela, erakunde terroristak 1983tik 87ra aritu zen eta 27 erailketa burutu zituen.

Estatu terrorismoa bultzatu zuten guztiak libre dira, batzuk espetxe zigor handiekin baina urte gutxiren bueltan guztiak kalean (Galindo, Amedo, Vera, Barrionuevo...) eta estatu espainarraren eta orduko PSOEren gobernuaren inplikazioa agerian geratu bazen ere, bere gobernuko hainbat kide zigortuak izan baitziren, gaur da eguna non GALen estatu inplikazioak behar bezala ikertu ez diren.

GALeko X gizona nor zen oraindik ikertu gabe dago eta bien bitartean inpunitateaz baliatuz Vera bezalako goi kargu politiko ohiek estatu terrorismoa lotsarik gabe goraipatzen dihardute.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.