ALBISTEAK

Angel Aldana euskal deportatu politikoa igandean hil zen, Venezuelan.

Aldana 1985eko urrian deportatu zuten Ekuadorrera. 1986ko urtarrilean, Espainiako Poliziak atxilotu eta torturatu egin zituen Aldana eta Alfonso Etxegarai deportatuak.

ETAk bahituta zuen Pedro Guzman enpresari eta Athleticeko zuzendaritzako kidea. Poliziek Aldana eta Etxegarai torturatu egin zituzten Guzman non zegoen jakiteko.

Sortu-k Angel Aldanaren senitarteko eta lagunei bere doluminak eta elkartasuna adierazi nahi die eta bide batez, euskal deportatuen egoera larria salatu.

Egun oraindik ere ehunka euskal herritar dago gure herritik deportatua, erbesteratua edo preso eta ohar honen bitartez Sortuk zera adierazi nahi du, egoera hau behin betikoz amaitzeko konpromiso irmoa duela eta horretan lanean arituko dela deportatu, erbesteratu, iheslari eta preso politiko guztiak etxera aske ekarri arte.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.