ALBISTEAK

Espainiako Poliziak eta Suitzako Polizia Federalak eginiko operazio batean Nekane Txapartegi euskal herritarra atxilotu dute Zurichen.

Sortuk irmoki salatu nahi du atxiloketa, espainiar gobernuak bide poliziala indartu nahi baitu. Funtziotan den PPren espainiar gobernuak "euskal herritarraren ehiza"rekin jarraitzeko hautua egiten du berriro ere, etekin politikoak lortuko dituelakoan.

ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenean irekitako aro berria deserosoa zaio PPren gobernuari, are gehiago, egungo prozesua termino demokratiko eta erresolutiboetan egonkortzea eragozteko ahalegina baino ez du burutu espainiar gobernuak, horretarako errepresioaren aldeko apustua mantenduz. PP aterabide polizialaren ideia faltsuan tematurik dago, Euskal Herriko errealitate politikoak eta jendartearen gehiengoak aterabide hori etengabe gezurtatzen duen arren. Ez polizi operazio honek ez gainontzekoek ezingo dute ezkutatu Euskal Herrian gatazka politikoa dagoela, euskal herritarren hitza eta erabakiaren ukazioan duena oinarria.

Bakearen eraikuntzak indarkeria guztien desagerpena exijitzen du eta hori, gaur gaurkoz, ez da bizi dugun errealitatea. Gobernu espainiarrak garaile eta garaituen dinamikan jarraitzen du, mendeku itsuan.

Errepresioa ez da bidea, beste garai bateko estrategiak ez dituzte gatazkaren konponbidearen alde, bakearen alde eta demokrazioaren alde herri honek hartutako bidea zapuztuko.
Amaitzeko, Sortuk Nekane Txapartegiren askatasuna exijitzen du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.