Kartzelatik atera eta lau hilabete pasata Arnaldo Otegi eta Fermin Muguruza "Free Otegi, Free Them All" kanpainak emandakoaz hitz egin eta aurrera begira "Free Them All" kanpainak izan dezakeen jarraipenaz eztabaidatzeko bildu dira.
Muguruzak kanpainaren ekitaldi ezberdinak eta bereziki Angela Davisek Euskal Herrira egindako bisita ekarri ditu gogora bileran eta azken honen adierazpenak azpimarratu ditu, "Espero dut bertako zein kanpoko jendeak Arnaldo Otegiren askapena euskal preso guztien askapena bermatuko duten ahaleginak azkartzeko seinale gisa hartzea".
Idei horrekin "Free Otegi, Bring Basque prisoners home" adierazpena babestu zuten pertsona eta eragileez gain, euskal jendarte osoari zabaltzen diote deia, Euskal preso, iheslari eta deportatu guztien etxeratzea eskatuz, "Free Them All" aldarria munduan zehar zabaldu dadin.
Hurrengo hilabeteotan iragarriko diren hainbat ekimen martxan badira ere, "Free Them All" leloa erabili eta edozein idei edo proposamen duten pertsonei E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko. emailera idazteko eskaria egiten diete.
Azkenik, Arnaldo Otegik beste behin ere eskertu dio Fermin Mugiruzari bere askatasunaren alde eta Euskal presoen etxeratzearen alde egindako lana eta orain Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzeko garaia dela azpimarratu du.
