ALBISTEAK

Nafarroako gobernu delegazioak irailaren 3an Etxarri-Aranatzen Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak deitutako manifestazioa debekatu du.

Sortuk ez du mugimendu horren estrategiarekin bat egiten. Hala ere, manifestazioaren debekua salatu nahi dugu. Hau beste behin ere euskal herritarrok mobilizatzeko dugun eskubidearen aurkako eraso bat da eta aldarrikapen zilegiak jazartzen jarraitzen du. Espainiar Estatuak bere jarrera errepresiboarekin jarraitzen du eta horrek demostratzen du gure herrian ez dagoela demokrazia beteko eskenatokia.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.