ALBISTEAK

Europak argitu duenez, estatu espainolak urte térdi pasa ditu, presoek beste estaturen batean betetako zigorrak kontuak hartzen duen direktiba bere legedira sartzeko. Espainiak, 7/2014 lege organikoarekin, presoek Frantzian betetako kartzela urteak aintzat hartzea saihestu zuen, Europako 2008/675 erabaki markoak hala agindu arren.

Azken albiste honek argi erakusten du estatu espainolaren jarrera eta izaera erabat antidemokratikoa, izan ere, Europatik datozen legeak ez dituelako bere egiten eta hortaz legedia urratzen jarraitzen duelako.

Sortuk beren legedia betetzea esijitzen du. Hori horrela balitz eta beren legedi propioa aplikatuko balute, hau da, zigorren deskontua aplikatuta, 7 euskal preso kalean behar lukete.

Beraz, Sortu-ren ustez, ahalik eta urjenteena dugu estatu ustel eta antidemokratiko honetatik lehenbailehen aldegitea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.