Atzo arratsaldean, Nafarroako gobernu delegazioak ATAren manifestazioa debekatu ostean, Guardia Zibilak Etxarri-Aranatzen amnistiaren alde manifestatzeko bildu ziren herritarren aurka bortizki kargatu zuen.
Sortuk ez du bat egiten ATAren estrategiarekin, baina hala ere, aldarrikapen zilegien aurkako bortizkeria eta errepresioa salatzen du. Sakanako herritarrek behin baino gehiagotan salatu dute Guardia Zibilaren okupazioa. Soberan dago Euskal Herrian Guardia Zibila. Euskal herritarron eskubideen urratzaile izan dira eta izaten jarraitzen dute atzo ikusi zenez.
