Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza Sortuko ordezkariak Kolonbian izan dira, gobernuaren eta FARCen artean sinatutako bake akordioari babesa adierazten. Etxeberriak Kolonbiatik egindako adierazpenetan esan du Sortu pozik dagoela gobernu kolonbiarraren eta FARCen arteko akordioan bere aletxoa jarri izanaz.
Sortuk hasieratik eman dio babesa bake prozesu honi eta hemendik aurrera irekiko den fase berrian ere laguntzeko prestutasuna agertu du Etxeberriak. Lortu diren akordioen gauzapena, inplementazioa izango da aurrerantzean egiteko nagusia eta Sortu prest egongo da babes eta laguntza osoa emateko.
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak euskal gatazkaz egindako aipamena ere gogoan izan du Etxeberriak. Santosek adierazi du bera prest legokeela Euskal Herriko garazka konponbidera eramateko bere esku dagoen guztia egiteko. Sortuk Santosen prestutasuna eskertzen du eta prestutasun horri bidea irekitzen dio. Espero dezagun nazioarteko eragiletzaren eskutik Euskal Herrian irekita dagoen prozesua amaierara heltzea gatazkaren ondorio guztien konponbidearekin.
