ALBISTEAK

Felipe Gonzalezek egindako adierazpenek aitorpen argia adierazten dutela pentsatzen du Sortuk. Aldez aurretik guztiok genekien aitorpena, hain zuzen. Esaldia argia eta gordina da; ez gaude akats dialektiko edo nahaste baten aurrean; Felipe Gonzalezek bere gain hartu du, zalantzarik gabe, "guk egindako gauzen" ardura.

Beraz, adierazpen deitoragarriak direla pentsatzen dugu, gure herriarentzat erabat kaltegarria izan den pertsonai baten erretratu gardena erakusten dutenak. Felipe Gonzalezek Estatuaren estoldak erreibindikatzen jarraitzen du, nahi duenero eta inongo instantzia judizialek esku hartzen ez dutela.

 

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.