ALBISTEAK

Hassanna Aalia ekintzaile sahararra zoriondu nahi du Sortuk, Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo eskubidea aitortu dion honetan.

Bost urtetako borroka luzea egin du Hassanna Aaliak asilo eskubidearen alde eta borroka horretan hainbat erakunde, elkarte eta pertsonen babesa jaso du; hauen guztien lana eta konpromisoa azpimarratu nahi du Sortuk gaurkoan.

Errefuxiatu orori dagokio, hemen Euskal Herrian eta Europa osoan, asilo eskubidea eta, Sorturen iritziz, soilik eskubide honen garapen osoak ekarriko du errefuxiatuen krisia deitu izan dugunaren amaiera.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.