ALBISTEAK

20:00etan amaitu da Ponentziak eta Zuzendaritza Ekipoak aurkezteko epea. Araudian ezarritako baldintzak bete dituen Ponentzia bakarra ZOHARDIA izan da Berme Batzordeak jakin arazi duenez eta beraz azaroaren 5ean hasiko den Barne Hauteskunde prozesuan eztabaidagai egongo den Ponentzia bakarra izango da. Bestetik, Berme Batzordeak jakin arazi du honako ekipoak aurkeztu eta onartu direla: Larrun izeneko Zuzendaritza Ekipo Nazionala eta Herrialdeetako Aitxorrotx, Aratz eta Kolitza; azaroaren 3an publikoki aurkeztu direnak dira. Guztiak ZOHARDIA Ponentziari atxikita.

Orhi eta Urbasa hautagaitzen kasuan, akatsak atzeman ditu Berme Batzordeak eta 48 orduko epea eman die hori zuzentzeko. Hala ez balute egingo, bertan behera geratuko lirateke hautagaitzok.

Gogoratu ZOHARDIA Ponentziak akreditatutako kideen babesa jasoko balu, emendakin partzialak egin ahal izango zaizkiola azaroaren 27tik abenduaren 10era bitartean.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.