ALBISTEAK

Gaurtik bozketa epea irekita dago partehartu.sortu.eus helbidean. Azaroaren 26ra bitartean ZOHARDIA Ponentziari BAI, EZ edo TXURI bozkatu ahal izango da. Ponentziari baiezkoa eman ezkero Zuzendaritza Ekipoak bozkatu ahal izango dira BAI, EZ edo TXURI. Ekipo Nazionala lehenik eta norbere herrialdekoa ondoren.

Berme Batzordeak jakin arazi duenez, Orhi eta Urbasa hautagaitzek zituzten akatsak konpondu dituzte ezarritako 48 orduko epean. Urbasa hautagaitzak Nafarroako Antolaketa Arduraduna despistatuta ez zuen jakin arazi nor den eta zuzendu du. Orhi hautagaitzari Ekipoa osatzeko gutxienez bi pertsona behar direla jakin arazi zion. Eneko Aldanaz gain, Itsaso Cuevas izango da ekipoa osatuko duen pertsona Ekintza Politikoko arduradun gisa.

Gaurtik aurrera, herriz herri zein partehartu.sortu.eus web aplikazioan ZOHARDIA Ponentziaz eztabaidatu ahal izango da. Zuzendaritza Ekipoak hurrengo hiru asteetan herriz herri ibiliko dira Ponentziaren gako nagusiak aurkezten.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.