ALBISTEAK

Tetxu Meabe lekeitiarra Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute datorren astelehenean, terrorismoari gorazarre egitea egotzita. Joan zen ekainan Gernika-Lumoko epaitegian deklaratu ondoren, Kabi Goitiaren heriotzaren urtemuga ekitaldia antolatzea leporatzen dio espainiar Auzitegiak oraingoan. Bere deklarazioan esan zuenez, Meabe ez zen aipaturiko ekitaldian egon eta ez zuen inork identifikatu.

Tetxu Meaberen aurkako auzia, jazarpen politikotzat jotzen du Sortuk. Kasu honek agerian uzten du Estatu espainiarra zertan ari den, gatazkaren konponbidea bultzatu ordez, berau oztopatzeko eta ekiditeko bere esku dagoen guztia egiten.

Gure elkartasuna adierazi nahi diogu Tetxu Meaberi eta, bide batez, urriak 12, larunbata, 19:00etan Lekeitioko Eskolapean deituta dagoen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin nahi dugu eta, era berean, jazarpen politikoaren amaiera exijitzen dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.