ALBISTEAK

Sortu Barne Hauteskunde kanpainan murgilduta dago. Azaroaren 19an Eztabaida Egun Nazionala ospatuko du Donostiako Iratzar Aretoan. Bertan egongo dira Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Pello Otxandiano, Oihana San Vicente, Jone Etxeberria, Eneko Aldana eta Miren Zabaleta hautagaiak Ponentzien edukiak aurkeztu eta galderei erantzuten.

Saioa 10:30etan hasiko da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da euskaraz zein gazteleraz www.sortu.eus helbidean. Eztabaidan modu presentzialean zein on-line parte hartu ahal izango da. Aretoan bertan modu presentzialean parte hartu ahal izateko partehartu.sortu.eus aplikazioan izena eman beharra dago. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.

Bestetik, Euskal Herriaren luze zabalean dozenaka herritan aurkezpena internetez ikusteko hitzorduak antolatu dituzte birfundaziorako Talde Sustatzaileek eta ondoren tokian toki eztabaidak egingo dituzte. Nahi duenak twitter bidez bere galderak edo hausnarketak bidaltzeko aukera ere izango du #eztabaidasortu traola erabilita saioan zehar.

5.000 izen emate baino gehiago

Bestetik, Sortuk jakinarazi duenez, izen ematean ezarritako helburuak betetzen ari dira eta jada 5.000 akreditatu baino gehiago daude. Urtarrilaren 21era arte dago izena emateko epea zabalik.

Azkenik, gogora arazi dute Zohardia Ponentzia eta aurkeztu diren Zuzendaritza Ekipoak bozkatu beharra daudela, horien alde edo kontra bozkatuz. Azaroaren 26ra arte dago bozkatzeko epea zabalik.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.