ALBISTEAK

Barne Hauteskundeen azken astean sartu gara jada. Larunbatean amaitzen da bozkatzeko epea eta beraz oraindik bozkatu ez duenak, botoa emateko aukera du Azaroaren 26ko 23:59 arte.

Botoa emateko sartu partehartu.sortu.eus helbidean eta “Ponentziak eta Zuzendaritza Ekipoa bozkatu” atalean klik egin behar da. Honakoa da metodologia:

1. ZOHARDIA Ponentzia bozkatu: BAI, EZ edo ZURI.

2. ZOHARDIA Ponentziari baiezkoa bozkatzen duenak, Zuzendaritza Ekipo nazionala bozkatu ahal izango du: BAI, EZ edo ZURI.

3. ZOHARDIA Ponentziari baiezkoa bozkatzen duenak, dagokion herrialdeko Ekipoa bozkatu ahal izango du: BAI, EZ edo ZURI.

Hiru botoak jarraian eman behar dira.

Zuzendaritza Ekipo Nazionala eta herrialdeetako Ekipoak independenteak dira. Hau da, baten alde eta bestearen kontra bozkatu liteke, bat ZURI bozkatu eta bestearen alde edo kontra, etab.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.