ALBISTEAK

Bart gaueko 23:59an amaitu da Ponentziak eta Zuzendaritza Ekipoak bozkatzeko epea.
Ordu horretan akreditatuta zeudenen %71,4ak parte hartu du bozketan.

Hauek dira behin behineko datuak:

Zohardia Ponentziak %91,15eko babesa jaso du. %3,27k bozkatu du kontra eta %5,58k zuri.

Zuzendaritza Ekipo Nazionalak %86,57ko babesa jaso du. %4,66k bozkatu du kontra eta %8,77k zuri.

Herrialdeetako Ekipoek guztien artean %83,12ko babesa jaso dute. %5,92k bozkatu du kontra eta %10,97 zuri.

Behin betiko datuak eta xehetasunak hurrengo egunetan emango ditu Sortuk. Gogoratu izena emateko aukerak zabalik jarraitzen duela Urtarrilaren 21a arte.


Azkenik, behin Zohardia Ponentzia hautatuta, gaur zabaldu da emendakin partzialak egiteko epea. Baita Kontseilu Nazionala osatzeko Zerrenda Irekien bidez izenak proposatzeko epea ere. Abenduaren 10ean amaituko da fase hau.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.