ALBISTEAK

Beste ezer baino lehen, besarkada goxo bat bidali nahi diet une honetan kartzeletara bidean izango diren senideei. Asteburuz asteburu bisitarako paketea prestatu eta ehunka kilometro egiten dituztenei beren senideei haien maitasun eta berotasun guztia eramateko. Eta gaurkoa bezalako egun berezi batean ere konpromiso horri tinko eusten ari zaizkienei. Nik, zuetako askok bezalaxe, badakit zer den egun bereziotan etxekoengandik urrun egotea. Eta ziurta diezazueket ez dagoela gabon opari hoberik bisitetako berotasuna baino, eta kaletik gisa honetako mobilizazioek espetxeetaraino helarazten dituzten animoak baino. Biba zuek!

Besarkada goxo eta bero bat ere, nola ez, euskal preso, errefuxiatu eta deportatu guztiei. Gabon hauek ere etxetik eta etxekoengandik urrun eman beharko dituzten horiei.

Gaurkoan bildu gara euskal preso politikoen kaleratzea exijitzeko. Behin baino gehiagotan esan dugu eta gaurkoan ere errepikatuko dugu: gatazkaren konponbideak eskatzen du biktima guztien aitortza, bai. Gatazkaren konponbideak eskatzen du desarme ordenatu bat, bai. Baina gatazkaren konponbideak eskatzen du ere herri honen desmilitarizazioa, gerra egitera etorri ziren horiek herri honetatik alde egitea. Eta batez ere, gatazkaren konponbideak eskatzen du euskal preso politikoak kalera ateratzea. Ez baitago normalizazio politikoaz hitz egiterik ehunka preso, errefuxiatu eta deportatu politiko dauden artean. Eta herri honek merezi duelako preso, errefuxiatu eta deportatu politikorik gabeko etorkizun bat.

Zentzu horretan, txalotu egin nahi dugu EPPKren ekimen ausarta. Ekimen horrek erraztu egingo duelako bai bake prozesuaren desblokeoa bai askapen prozesuan aurrera egitea. Horiek dira, hain zuzen, EPPKren ekimenaren helburu behinenak: kartzelak husten laguntzea eta gure herriaren askapen prozesuari bultzada berri bat ematea. Horretarako, baina, ezinbestekoa da jendartearen bultzada. Beste behin ere, kaleak bete beharra dago kartzelak husteko.

Jarrera horrek kontrastatzen du espainiar eta frantziar estatuen jarrerarekin.

Luhusoko operazioak eta EPPKren urrats berri honen aurreko erantzunak argi erakusten baitute biak ala biak ahaleginak eta bi egiten jarraitzen dutela bakearen aurka eta konponbidearen aurka.

La actitud valiente, generosa y constructiva del EPPK contrasta con la actitud de los gobiernos español y francés, que siguen obstaculizando todo avance del proceso de soluciones, y que ya han comenzado a buscar nuevas excusas con las que tratar de neutralizar el paso dado por el EPPK. Hoy mismo hemos oído al nuevo ministro de interior español, el señor Zoido, decir que el estado de derecho no va a ceder ante el chantaje y la extorsión de los terroristas. Y nosotros le decimos: ¿terrorismo? Señor Zoido, terrorismo es seguir recurriendo a esa retórica belicista cinco años después del cese definitivo de la violencia por parte de ETA. Terrorismo es tratar de sabotear y reventar las opciones de paz en este país, que es lo que está haciendo su gobierno. Terrorismo es seguir manteniendo la política de dispersión. Terrorismo es tratar de impedir por todos los medios que una organización armada pueda desarmarse. Terrorismo es seguir insistiendo en un esquema de vencedores y vencidos, en contra de los deseos de una inmensa mayoría de la sociedad vasca. Terrorismo es seguir manteniendo la dispersión y una política penitenciaria criminal. Terrorismo es inhabilitar y amenazar con la cárcel a los representantes legítimos del pueblo de catalunya por tratar de poner urnas y preguntar a la gente. ¡Eso es terrorismo! Por cierto, al Partido Nacionalista Vasco le decimos que hay que tener poca vergüenza para tratar de pactar con esta gente.

Pincha en hueso el señor Zoido. Porque en última instancia, la iniciativa del EPPK no se dirige a los gobiernos español y francés. La iniciativa del EPPK se dirige a la sociedad vasca, última destinataria de la misma. Y busca, no la complicidad de los enemigos de la paz, aquellos que siguen haciendo lo indecible por obstaculizar e impedir todo avance del proceso de soluciones, sino la complicidad del pueblo vasco, de los agentes políticos, sociales y sindicales del país. Ya que es con su colaboración y empuje como conseguiremos quebrar la estrategia de los enemigos de la paz. Y que no les quepa la menor duda: lo vamos a conseguir. Lo vamos a conseguir.

Onartu beharra dago, denbora batean baju egon gara, txakalaldiak jota. Eta behin baino gehiagotan esan izan dugun bezala, ezker abertzalea baxu dagoenean herri honek pultsua galtzen du. Baina dagoeneko esan dezakegu herri hau hasi dela pultsua berreskuratzen: Altsasuko muntaiari edo Luhusoko operazioari emandako herri erantzuna, Kalera Kalera ekimena, gazteek Madrilen eta Parisen egindako salaketa, errefuxiatuen egoera salatzeko ekimena… Herri hau hasi da berriro ere esnatzen, eta herri honek sobera erakutsi du, esnatzen denean, borrokatzen denean, edozer duela posible.

Bukatzeko, animo eta esperantza mezu bat igorri nahi diogu euskal gizarteari. Bakearen bost artisauen kaleratzeak erakusten du gizartearen bultzadaz posible dela Estatuen gerra estrategia pitzatzea. Indartsuak dira, baina ez garaitu ezinak. Horregatik, ez daukagu zalantzarik mobilizazioarekin, jendarte aktibazioarekin eta borrokarekin Euskal Herriak irabaziko dituela bakea, irabaziko duela presorik gabeko etorkizun bat, eta irabaziko duela askatasuna.

Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Herria sozialista! Gora gu eta gutarrak!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.