ALBISTEAK

Zohardia ponentziari 919 emendakin partzial aurkeztu zaizkio. Emendakin horiek guztiak lantzeko honako urrats hauek eman ditugu:

  • Emendakin bakoitzari ekipoak ohar batekin erantzun dio, egindako proposamenarekiko iritzia emanaz eta onartua, ez onartua edota bozkatua izateko beste emendakin batekin/batzuekin transakzionatu den azalduz. 700 ORRIALDETAKO INFORMEA. Eskuragarri dago webgunean. Bertan, emendakin guztien azalpena aurki dezakezue.
  • Emendakin bat aurkeztu duten kide guztiei bere emendakinari emandako erantzuna eta informe orokorra igorri zaie, berariaz idatzitako gutun batekin batera. Bi eguneko epea izan dute ekipoak proposatuarekiko desadostasun edo iruzkinak azaltzeko.
  • Emendakin guztien artetik 14 emendakin eraman dira bozketara.

  Emendakiak Onartuak EZ onartuak Transakzionatuak Bozketara
Sar hitza 31 10 21 0 0
Oinarri ideologikoak 369 236 133 63 7
Ildo politikoa 312 195 117 24 1
Antolakuntza 207 133 74 29  

14 emendakin hauek bozkatzera eramateko proposatzerako orduan, honako bi irizpideak hartu ditugu kontutan:

  • Emendakinak hausnarketa, hobekuntza eta aldaketa azpimarragarria proposatzen duelako.
  • Emendakinak proposatzen duen ideia emendakin ezberdinetan proposatua izanik kide multzo baten kezka edota gogoa adierazten duelako.
  • Emendakina egin duen kideak emendakina bozketara eramateko nahia adierazi duelako.

Bozkatzera eramatea proposatzen ditugun 14 emendakinak honakoak dira.

Oinarri ideologikoak (7)

  • Euskal-nafar errepublika (580. emendakina)
  • Sortu ekologista (203. emendakina)
  • Sortzaile kuota (17. emendakina)
  • Euskal Herria eta Europar Batasuna (585. emendakina)
  • Sortzaile izatea beste alderdi bateko izatearekin konpatiblea (21. emendakina)
  • Sortuk sustatutako hauteskunde-aukerekiko lotura (851. emendakina)
  • 60/40 genero-ratioa (24. emendakina)

Ildo politikoa (1)

  • Desobedientziaren multzoa (8 emendakin batera)

Antolaketa-eredua (6)

  • Lurraldetasun-irizpidea zuzendaritzan (131. emendakina)
  • Liberazioaren muga 8 urtera (602. emendakina)
  • Batzar Nazional bereziak deitzeko prozedura (707. Emendakina)
  • Erreferendumak egiteko aukera herrialdeka (708. Emendakina)
  • Hiriburuaren antolaketa-eredu konfederala (791. Emendakina)
  • Berme batzordearen osaketa (980. emendakina)

Bozkatzeko emendakinak

2017-01-11
Bozkatuko diren 14 emendakinak

Emendakimen kudeaketa informea

2017-01-11
Emendakin guztien lanketa nolakoa izan den zehazten duen txostena

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.