ALBISTEAK

Sortuk bere Kongresua datorren larunbatean, urtarrilak 21ean ospatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian.

Kongresu honen helburuak dira:

  • Uztailaren 2tik orain arte egin dugun eztabaida prozesuari amaiera ematea.
  • Euskal jendarteari Sorturen konpromisoaren eta hurrengo urteetarako zehaztutako erronka politikoaren berri ematea.

Horretarako Euskalduna Jauregian bertan bi erresoluzio onartuko ditu bertara hurbiltzen den kidegoak. Bestetik bertan jakingo da nortzuk osatuko duten Sorturen Kontseilu Nazional berria.

Bertan parte hartzeko aurrez asistentzia konfirmatu behar dute eztabaida prozesuan akreditatu diren kideek www.partehartu.sortu.eus aplikazioan sartuta eta bestela han bertan ere egongo da akreditatzeko aukera.

Metodologia:

  • 9:30etan izango da ateen irekiera.
  • 10:30etan Hasiko da asanblada
  • 12:00etatik aurrerako zatia publikoa izango da eta streaming bidez ikusi ahal
    izango da.
  • 13:30ak aldera amaitzea aurre ikusten dugu.

Kongresuan nazioarteko ordezkaritza zabala izango dugu gonbidatu gisa. Mundu osoko 40 alderdi baino gehiagotako kideak izango dira Bilbon. Hona etorriko direnen zerrenda:

Europa: Sinn Féin (Irlanda); Die Linke (Alemania); Enhedslisten (Danimarka); RODT (Norbegia); Bloco de Esquerda (Portugal); PCP (Portugal); KOE, Grezia; PIE, Europako Ezkerreko Alderdiko ordezkariak eta NGLeko idazkari orokorra Europako Parlamentuan.

Hego Amerika: Movimiento Libres del Sur (Argentina); Izquierda Ciudadana (Chile); Congreso de los pueblos (Kolonbia); FMLN (Salvador); Marcha Patriótica (Kolonbia) eta MLN/Tupamaros (Uruguay).

Països Catalansetatik: Esquerra Republicana; CUP; Poble Lliure; Endavant eta POR.

Estatu Frantseseko NPA eta Ensemble.

Eta gainera; FPG (Galiza); BNG (Galiza); Izquierda Castellana (Gaztela); Corsica Libera (Korsika); Breizhistance (Bretania); CUT-SAT (Andaluzia) eta Puyalon de Cuchas (Aragoi).

Bestetik, nazioarteko kide horien Euskal Herrira datozela aprobetxatuta, bezperan, ostiralean hiru hitzaldi antolatu ditugu gai ezberdinen inguruan hiru tokitan.

Nafarroa (Iruñea):
• Ezkerra Europan: Andreas Günther (DIE LINKE) + Nelson Peralta (BLOCO DE ESQUERDA) . Iruña, Katakrak 18.30 – Antolatzailea: IRATZAR

Bizkaia (Bilbo):
• "Tres conflictos: Retos y experiencias en procesos de resolución" / Alex Maskey (SF) + Diana Herrera (Congreso de los Pueblos) + FMLN . Barakaldoko CIS.ean (Los Hemanos Parkean, 19tan)

Araba (Gasteiz):
• Palestina/Kurdistan: Erresistentzia eta eraikuntza prozesuei begirada bat / Eyyup Doru (EHDP) eta FDLP . Gasteiz, Aldabe 18.00

Nahi duenak parte hartu ahal izango du horietan.

Azkenik, Euskal Herriko ezkertiar eta abertzaleak animatu nahi ditugu azken txanpa honetan parte hartzera. Ostiraleko gaueko 12ak arte dago irekita emendakin partzialak eta Kontseilu Nazionalerako hautagaiak bozkatzeko aukera. Horretarako nahikoa da partehartu.sortu.eus helbidean akreditatzea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.