Warning: rename(/var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/cache/rokbooster/07540289448b1eb18b3a27fc247f9cbd.php_working,/var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/cache/rokbooster/07540289448b1eb18b3a27fc247f9cbd.php): No such file or directory in /var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/plugins/system/rokbooster/lib/RokBooster/Compressor/AbstractOutputContainer.php on line 209

Warning: rename(/var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/cache/rokbooster/07540289448b1eb18b3a27fc247f9cbd_data.php_working,/var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/cache/rokbooster/07540289448b1eb18b3a27fc247f9cbd_data.php): No such file or directory in /var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/plugins/system/rokbooster/lib/RokBooster/Compressor/AbstractOutputContainer.php on line 209
Sortu - Herri elkargo bakarra sortu da Ipar Euskal Herrian
ALBISTEAK

Herri-Elkargo bakarra indarrean jartzeak panorama politiko berria sortzen du Ipar Euskal Herrian. Iparraldea bere osotasunean erreferentziazko agertoki politikoa bilakatzeak urrats kualitatiboa suposatzen du aitortzaren bidean, baldintza politiko eta soziologiko berriak suposatzen baititu geroari begira.

Herri-Elkargoaren kokapen politikoa

Herri-Elkargoa Iparraldeko herrien-elkarketa bat da. Berez, eskumen gutti ekartzen ditu. Baina, Iparraldearen lurraldetasunaren ezagupen terminio bat irabazteak berebiziko garrantzia du, aitortzaren aldeko borrokan, eta nazio eraikuntzaren bidean lurraldetasunak aldagai estrategikoa ordezkatzen duelako. Hori ongi kokatzeko perspektiba bikoitza hartu behar da.

Lehenik eta behin, perspektiba historiko luzea. Frantses iraultzaz geroztik, Iparraldea mapa politikotik ezabatua izan zen Pirinio Atlantikoetako departamenduaren sorrerarekin. Beraz, lehen aldiz 200 urteetan, Iparraldeko lurraldeak mapan agertuko dira berriz.

Hurbileko perspektiba batetik, Iparraldearen lurraldetasunaren kontrako erasoak etengabekoak izan direla azkeneko urteetan gogoratu behar da. Iaz, Ipar Lapurdiko hiri-gunean (Bidarte, Miarritze, Angelu, Baiona, Bokale) Hego-landesetako Seignanx herri-elkargoarekin lotzeko eztabaida ber-piztu zen. Aldi berean, Estatu frantsesaren bir-zentralizioaren aldeko erreformak azkartze bat ezagutu du azken bi urteetan. Bereziki, frantses eskualdeen eremua moldaketaren ondorioz, 6 milioi biztanle dituen Aquitaine-Poitou-Charentes-Limousin makro-eskualdearen baitan kokatua da Ipar Euskal Herria gaur. Herri Elkargoak eskaintzen duen lurraldetasunaren ezagupen hori hutseginez gero, makro-eskualde berrian “itoa” izateko sekulan baino arrisku handiagoak zituen Ipar Euskal Herriak.

Herri-Elkargoak gaitasun gutti ditu, baina herritarren eguneroko biziari begira garrantzia duten ondoko eremuetan politika publikoak erabakiko ditu : sustapen ekonomikoa, hirigintza, garraioak, ingurumena eta zaborrak, hizkuntz politika eta kultura, politika sozialak. Politika publikoen alor horiek Iparraldeko eremua osoari begira deseinatu eta gauzatu beharko dira. Herri-Elkargoaren gobernantza sistemarengatik, politika guzi horiek ezingo dira gauzatu Lapurdi kostaldeko hiriak eta barnekaldeko herri ttikien arteko adostasunik gabe. Lurralde antolaketaren eta kohesioaren ikuspuntutik, Herri-Elkargoak aitzin-pausu inportantea suposatzen du, hiri-gunea eta baserri eremuaren arteko osagarritasunak eraikitzea behartuko baitu.

Nazio ikuspegi batetik orain, Ipar Euskal Herriko lurraldetasunak lehen aitortza maila erdiesteak Euskal Herriko lurraldeen arteko loturak artikulatzeko, eta nazio eraikuntzan urrats berriak emateko aukera paregabea eskaintzen du.

Nora joan jakiteko nundik jin jakin behar: Lurralde Kolektibitatea jomugan

Lurraldetasuna finkatu, eta aitortzaren bidean indar-posizio hobeago batetik aitzina egiteko pausu bat bezala kontsideratu behar da. Ipar Euskal Herriak ondoko etapa zehaztua daukalarik : Ipar Euskal Herriari estatus politiko-instituzionala eskainiko dion Lurralde Kolektibitatea.

Aieteko Konferentziak sortu giroan, 2012tik aitzina, Iparraldeko eragile sozio-ekonomikoak eta sentsibilitateen espektro zabaleko arduradun politikoak kuadro instituzional baten zehazten aritu ziren Garapen Kontseiluaren baitan. Ipar Euskal Herriak aitzinean dituen erronkak aztertu, eta horiei buru egiteko estatus bereziko Lurralde Kolektibitatea beharko lukeela Iparraldeak ondorioztatu zuten.

Azken hamarkadeetan Ipar Euskal Herriak erabateko ukazioaren testuinguruan aitzina egitea lortu badu, eraikuntza logika batetik gauzatu diren dinamikei esker izan da : ikastolak, irratiak, laborantxa ganbara, hemen-herrikoa etab... Halaber, aitortza instituzionalaren aldeko mobilizazioak ugariak izan dira, besteak-beste Batera-ren eskutik antolatuak izan direnak. Iparraldeak egin duen bidea, eragileen eraikuntza dinamikan eta jendarte zibilaren aktibazioan oinarritua izan da beraz.

Frantses Estatuak Lurralde Kolektibitatearen eskakizunari ezetz batekin erantzun zion, Herri Elkargoaren eratzeari bidea idekiz. Bere apustua da Herri Elkargoarekin Ipar Euskal Herriaren aitortzaren aldeko dinamika desaktibatzea, alegia, normalizazio eta asimilazio pausu bat izatea.

Horregatik, eraikuntza dinamikak eta jendarte zibilaren aktibazioa indarrean mantentzea eta ahal dela indartzea funtsezkoa izanen ondoko aitortza urratsa erdiesteari begira. Funtsean, Ipar Euskal Herrian idekitzen den fasea, ez dugu fase politiko-instituzionala bezala ezaugarri behar baizik eta jendarte sektore zabalen mobilizazioa indartzea bilatzen duen fase bat bezala. Herri-Elkargoa indarrean jartzeko transizioa itxi ondoan, eremu ezberdinetan indartu daitezken eraikuntza dinamikak (adibidez, euskara, hezkuntza, laborantxa, unibertsitatea, transizio energetikoa, lurra-etxebizitza, lan-harremanetarako esparru proprioa etab) eta jendarte zibilaren mobilizazioak lehen kuadro honen topeak jotzea bilatu beharko dugu. Herri dinamikak HELEP-aren mugak agerian utziko ditu, Iparraldearendako beste Estatus politikoaren erdiestearen beharra elikatuz.

Guzi hortan, dimentsio nazionalak itzelezko garrantzia edukiko du. Lehenago komentatu bezala, Herri Elkargoaren sorrerak Euskal Herriko hiru eragin-eremuen arteko lorturak artikulatzeko aukera berriak sortzen ditu. Hortaz, Jean René Etchegaray, Herri-Elkargoaren lehendakariak gauzatuko duen lehen bisita ofiziala Iñigo Urkullurekin izanen da datorren astean. Herri Elkargoaren sorrerarekin Euskal Herri osoko mapa Europari begira proiektatzen hasteko baldintza berriak erdietsi ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.