Datozen 3 asteotan Nafarroako Kontseilua osatzeko barne hauteskundeak egitera goaz. Prozesu honen helburua ezker independentista eta soberanistak Nafarroan duen potentzialitateak eta indarrak askatzen laguntzea izango da; bai plano politiko instituzionalean, EH Bilduren bidez, baita esparru sozialean ere.
Miren Zabaletak eta Bittor Rubiok, Nafarroako arduradun politikoak eta ekintza politikoko arduradun nafarrak, barne prozeduraren berri eman dute. Martxoaren 6tik 10era akreditatutako edozein kidek Kontseiluko partaide izateko pertsonak proposatu ahalko ditu. Martxoaren 11etik 17ra pertsona hauekin guztiekin kudeaketak egin ostean, 18tik 23ra pertsona horien artean bozketak izanen dira.
Azkenik, martxoaren 25ean Sorturen birfundazio osteko lehenengo Nafarroako Batzarra izanen da Iruñeko Antzerki Eskolan. Kontsielu berria aurkeztearekin batera, herrialdeko bide orria eztabaidatu eta adostuko dugu.
Erronka nagusiak
Euskalduna Jauregian Sorturen 3 lan ildo nagusiak aukeratu genituen: neoliberalismoaren ofentsibari aurre egitea, prozesu subirabista martxan jartzea eta gatazkaren ondorioak ixtea.
Erronka horiekin batera, Nafarroan bi erronka gehiago izango ditugu. Batetik, Nafarroako status berri baten alde egingo dugu, subirautzan eta demokrazian sakontzeko bide gisa; eta bestetik, alternatiba ezkertiar eta subiranista-independentista indartzea.
