ALBISTEAK

5.657 torturatu. Aitortza. Erreparazioa. Ez errepikatzeko bermeak lelopean Bilbon gaur egin den manifestazioan parte hartu du Arkaitz Rodriguez SORTUko bozeramaileak. Rodriguezen esanetan, “Herri honetan tortura sistematikoa izan da. Milaka pertsona torturatu dituzte. Etorkizun normalizatu bat eraiki nahi badugu, egiaren parte hau ere ezagutu eta jakinarazi beharko da, biktimei dagokien aitortza emateko. Txalotzekoa da azken hilabeteetan gizartean eta erakundeetan eman diren aurrerapausoak, gero eta datu gehiago azaleratzen ari direlako”.


“Urkulluren Gobernuaren jarrera, aldiz, kezkagarria da. Torturei buruz enkargatutako txostena abenduan publiko egingo zuela iragarri zuen. Hiru hilabete geroago txostenik ez du kaleratu. Uxue Barkosen Gobernuak ere gaiari heltzeko ardura hartu zuen, eta Nafarroako hainbat pertsona torturatuk elkarlanerako eskua luzatu dioten arren, hilabeteak daramatzate ezer jakin gabe. Aurrera egiteko egia osoa ezagutzea beharrezkoa da. Zer gertatzen ari da? Zergatik geldiarazi dute gai hau?”, galdetu du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.