Sortuk honakoa adierazi nahi du bart Iruñean izandako gertakarien harira:
Sortuk ez du bat egiten sektore honen analisiekin ezta estrategiarekin ere. Argi izan behar dugu zer estrategia diren politikoki eraginkorrak eta zeintzuk ez. Ez bakarrik errepresioari aurre egiteko; baita herri honetako sektore herritarrek eta langileek behar duten gizartea eraikitzeko, hots, Euskal Estatua lortzeko.
Eta horretan Sortuk argi du. Estrategia eraginkorra da gehiengo zabalaren babesa lortzen duena eta zentzu horretan herri sektore eraldatzaileen bultzada duena. Eta ez erantzun dinamika antzuak zeinak gainera estatuaren aldetik independentismo osoa kriminalizatzeko aitzakia ematen duen.
Gertakari hauen helburuetariko bat da Iruñean egiten ari den aldaketa proiektua ahultzea eta erregimenaren posizioak indartzea. Gertakariek eta hauen ondorioek hala demostratuko dute.
Gertakari hauetan atxilotutakoen askatasuna eskatzen dugu batetik, eta bestetik Polizia Nazionalak behingoz Euskal Herritik alde egin behar duela aldarrikatzen dugu.
Aldi berean, argi dugu ezin garela etengabe gurpil zoro honetan erori, horrek aldaketaren aldeko indarrak ahuldu eta gatazka betikotu nahi duen erregimenarenak indartzen baititu.
