Ahmed Mohamed Kathrada anti-apartheid mugimenduaren liderretako bat izan zen. Walter Sisulu eta Nelson Mandelarekin batera, ia hiru hamarkada igaro zituen espetxean, gehienbat Robben Islanden. Mandelaren askatasunaren aldeko kanpaina abiatu zuen eta “Free Otegi, bring Basque prisoners home” kanpainaren lehen sinatzaileetako bat izan zen.
2017ko Martxoaren 28an hil da Johannesburgon, Euskal Herriaren lagun handia izandakoa, azkenekoz bere babesa Arnaldo Otegiren askatasunaren eta Euskal Presoen etxeratzearen alde eskaini zigun 2015ean.
Ezker Abertzaleko kidego osoaren izenean eta Euskal Herriko gizon-emakume ezkertiar eta abertzale guztion izenean gure doluminak helarazi nahi dizkiegu Ahmed Kathradaren senideei, lagunei eta ANCko kideei.
Agur eta Ohore Ahmed Kathrada!
