ALBISTEAK

Joan den astean kaleratutako sententzia lotsagarria, delirantea eta amorragarria izan da. Justizia Administrazioa inpunitatearen azken katebegia dela erakutsi du. Hori dela eta, SORTUk elkarretaratzea egin du Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, torturaren zigorgabetasuna salatzeko.

Beste behin ere libre gelditu dira lau guardia zibil. Beste behin ere, ez gara isilik geratu, eta kalera irten gara torturaren zigorgabetasuna salatzeko. Ozen salatu dugu euskal herritarrek 5.657 alditan torturak pairatu dituztela eta errealitate hori ezkutatzeko ahaleginak izaten ari direla etengabe. Era berean, Sandra Barrenetxeari gure babesa eta elkartasuna agertu diogu.

Sententziak sententzia, herriak badaki zein den egia eta SORTUk aurrera egingo du egia horrekin. Azken hamarkadetan Euskal Herrian izandako sufrimendu osoaren parte garrantzitsua izan da tortura, egia osoaren zati handi bat. Denok dakigun moduan, praktika orokorra izan da. Bere existentzia ezkutatzeak ez du laguntzen larunbatean Baionan izandako ekitaldiaren ondoren indartutako bake eta bizikidetza agertoki berria eraikitzen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.