ALBISTEAK

Beranduegi etorri da Oier Gomez presoa askatzeko erabakia, batez ere kontuan hartuta bere osasun egoerak ez duela bueltarik eta Frantziako Estatua aspaldi zela horren jakitun. Kartzelatik irten arren, Gomezek Gasteizko eta Hego Euskal Herriko kaleak ezin dituela zapaldu salatu nahi du SORTUk.

Oier Gomezen aldeko mobilizazioetan herritarrek erakutsitako jarrera goraipatu nahi du SORTUk. Presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraitzeko deia egin du, eta bereziki gaixorik larri daudenen alde jarduteko eskatu du, etxera berehala ekar ditzaten eta Oier Gomezekin gertatu dena berriro inoiz gehiago gerta ez dadin. Ez dago aitzakiarik: armagabetzearen ostean, gatazkaren ondorioei heldu behar diegu; preso politikoen egoerak berehalako erantzuna behar du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.