SORTUk kezka sakona adierazi nahi du azken egunetan emandako FARCeko kide eta beren senideen hilketen, zein buruzagi sozialen bizitzen kontrako erasoen aurrean.
Azken egunetan, bake prozesuan amnistiaturiko FARCeko hainbat kide hil eta haien senideak bahitu eta torturatu dituzte, 14 urteko neska bat barne.
Eraso hauek Giza Eskubideen defendatzaileen eta gizarte ekintzaileen kontrako erasoei batu zaizkie. Bake akordioen sinaduraz geroztik hasten dauden talde paramilitarrek burutu dituzte erasoak.
Horregatik SORTUk dei egiten die Kolonbiako Gobernuari eta bere instituzioei, akordioak ohoratu eta egikaritu ditzaten. Dei berezia egiten dugu Ikerketa Talde Berezia egikaritu dadin, talde horren ardura izango delarik hilketa edo masakreen arduradun diren, edo Giza Eskubideen defendatzaile, gizarte mugimendu edo mugimendu politikoen kontra atentatzen duten, edo akordioen egikaritzean eta bakearen eraikuntzan diharduten pertsonak mehatxatu edo erasotzen dituzten antolakunde edo jarreren desagertaraztea, paramilitarismoaren eta bere babes sareen oinordeko izendatu diren antolakunde kriminalak barne hartuz.
-
FARCekin adosturiko Bake Prozesuak aurrera egin behar du, denontzako segurtasunez eta juztiziaz. Akordioen egikaritzea premiazkoa da.
-
Halaber, beharrezkoa da ELN eta Gobernuaren arteko Quitoko mahaian aurrerapausoak egotea.
-
Nazioarteko Komunitateari eta bereziki Europar Batasunari dei egiten diegu Kolonbiako Bake Prozesua bultzatu eta babestu dezaten. Orain inoiz baino beharrezkoagoa da.
SORTUk elkartasuna adierazten die hildakoen senideei eta gure babesa berrezten diogu Kolonbiako herriari.
