ALBISTEAK

SORTUk Joseba Vizan euskal iheslariaren atxiloketa salatzen du. Euskal iheslaria ostiralean Brasilen atxilotu zuten, asilo eskaria errefusatu ondoren bere kontrako estradizio prozedura martxan dagoelako berriz.

SORTUk bere asilo eskaria errefusatzea ere salatzen du. Madrilen mendeku-gose ase ezinak Brasileraino jazarri du Joseba, argi utziz Espainiako erresumaren itsukeria erabatekoa dela: honelako neurriek ezer gutxi laguntzen dute bake eta bizikidetza agertoki berri batera hurbiltzen.

Urte gehiegiko sufrimendua bizi izan du herri honek eta berau luzatzeko borondatea zitala da erabat. Apirilaren 8ko armagabetzearen ostean, presoen kaleratzearen gaia jarri behar da mahai gainean, lehentasunez preso gaixoen gaia.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.