ALBISTEAK

Maiatzaren bukaeran Arnaldo Otegik bere kargua Kontseilu Nazionalaren esku utzi zuen . SORTUko idazkari nagusiak egindako irakurketa ontzat eman zuen Kontseiluak, prozesu berrezartzailerako apustu argia egiten baitu. Horrez gain, SORTU bat dator Otegik karguen bateraezintasunaren inguruan egindako proposamenarekin, pertsona bakar batek zenbait kargu ez metatzeko.
EH Bildu XXI. mendean ezker soberanista anitza artikulatzeko gai izango den tresna demokratiko eta partehartzailea da. Subjetu politiko berri horrek burujabetzaren, justizia sozialaren, demokraziaren eta bake osoaren alde jardungo du. SORTUren iritziz, tresna estrategikoa izango da, sektore eta pertsona gehiago batu ahal izateko.
Apirilaren 1ean alderdi fundatzaileok urratsa eman genuen gure burujabetzaren zati bat EH Bilduko kidegoari emateko. Bide horretan, lehengo urratsa ematen ari gara, zuzendaritza berrituz eta EH Bilduko antolamendua demokratizatu eta pertsonen esku uzteko. Hori dela eta, SORTUk parte hartzeko deia egin nahi du.
Alderdiek paper politiko politiko garrantzitsua izaten jarraitzen dute. Eragile politiko bakoitzak bere izaera eta diskurtso propioak gehitzen dituela sinetsita gaude. Era berean, aniztasuna pertsonek ematen dute.
Aurkeztu den zuzendaritzarako proposamena adostua da. Pertsonen egokitasunaren araberakoa izan da. Korala izango da.
Bestalde, Kontseilu Nazionalak bat egin zuen Arnaldoren irakurketarekin, karguen bateraezintasunari dagokionean. Ez dugu uste karguak persona bakarrean batzean komeni denik.
Gu ez gara politikariak, militante politikoak baizik. Sarritan berak adierazi duen moduan, jendeak nahi zuen tokian egongo da.
Oinarrizko balore gisa ulertzen dugu erakundeen soberania. Horregatik bakoitzak bere erreferentzia politiko eta pertsonalak izatea da egokiena.
Hori dela eta, SORTUren Kontseilu Nazionalak honako erabaki hau hartu du: Arnaldo Otegi EH Bilduko Koordinatzaile hautatuko balute, Konferentzia Politikora arte karguan jarraituko luke eta idazkari nagusi berria hautatzeko prozedura abiaraziko litzateke. Hurrengo asteetan izango litzateke hori.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.