Atzo François Houtart, apaiz eta soziologo marxista, CETRI Centre tricontinentaleko sortzailea hil zen, Quiton, 92 urte zituela.
Herrien askapenerako soziologo eta teologoa, Askapenerako Teologiaren aurpegi ezaguna izan zen eta bizitza osoa eman du munduko pertsona eta herri zapalduen aldeko borrokan.
Euskal Herria ez zitzaion ezezaguna eta oso jarrera eraikitzailea izan zuen beti, horren erakusgarri 2015eko urtarrilean Ekuadorren aurkezturiko Prozesuaren aldeko "Capítulo Ecuador por la Paz en el País Vasco" testuko sinatzailea izan zen.
Sortuk bere doluminak adierazi nahi dizkie Houtarten senide eta lagunei eta mundu osoan zehar bere babesa eta laguntza jaso dituzten guztiei.
Agur eta ohore François!
