Ohar honen bidez, SORTUk zera jakinarazi nahi dio iritzi publikoari:
-
Martxan jarri duela Donostiako militante ezagun bat ezker abertzaletik kanporatzeko prozedura, emakumeen kontrako abusu-praktika jarraitu bategatik.
-
Orain arte jasotako lekukotza eta datuen arabera, pertsona honek, bere militante kondizioa aprobetxatuta, eremu eta afera batzuetan erreferentziala zena, engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazteen argazkiak biluzik lortzeko.
-
SORTUk bere babes osoa agertzen die pertsona honen jarduerak kaltetu ahal izan dituen emakumeei, eta euren esku jartzen ditu bere baliabide guztiak.
-
SORTUk aho betez salatzen ditu gertaera hauek eta jakinarazten du eraso sexisten aurrean zero tolerantzia izaten jarraituko duela, edozein direlarik ere erasoen egilea eta erasoaren tamaina.
