ALBISTEAK

 SORTUk ongietorria eman dio Kataluniako Errepublikaren aldarrikapenari. Arkaitz Rodriguez alderdi independentistako idazkari nagusiaren esanetan, “herritarrek Kataluniako Parlamentuari urriaren 1ean emandako mandatua munduko herrialdeek aitortzea espero dugu orain”.

“Kataluniako Errepublikak historia egin du, eta guk, nazio eta gizarte askapenerako mugimendu garen aldetik, nahi dugu historia horren protagonistak izan daitezela herriak, gizon-emakume librez osatutako herriak”, esan du Rodriguezek. “Onena opa dizuegu. Guk, berriz, prestutasun osoz lanean jarraituko dugu Euskal Estatu askea lortzeko”, gaineratu du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.