Guardia Zibilak Alemanian eragindako polizia operazioa salatzen du SORTUk. ETA erakundea desmobilizazioaren inguruko gogoeta egiten ari denean etorri dira Mikel Barrios iruñearraren eta Iñigo Gulina Tirapu burlatarraren atxiloketak.
SORTUk uste du Espainiako Erresuma eginahal guztiak egiten ari dela bakera garamatzan edozein aurrerapauso zapuzteko. Komentzituta gaude edozein desmobilizazio prozesu oztopatu nahi duela, armagabetzearekin egin zuen moduan.
Espainiako Erresumak ez du pantailaz pasatu nahi. Bakegileek eta Frantziako Justizia Ministerioak gatazka konpontzeko adostasunetara hel daitekeela erakutsi dute. Herritarren, eragileen eta erakundeen artean emandako aurrerapausoek bake eta bizikidetza agertoki berri baten aurrean jartzen gaituzte. Kartzelak husteko garaia denean, baina, Madrilek gerra-logikan jarraitzen du, espetxeak bete nahian tematurik.
Kartzelak bete beharrean Euskal Herriak bake eta bizikidetzan aurrera egitea behar du.
