ALBISTEAK

 

Auzipetuei, senitartekoei eta adiskideei gure elkartasuna helarazten die SORTUk, pairatzen ari diren zorigaitza dela eta.

  • Inputatutako guztiak kargurik gabe uzteko exijitzen dugu edo auzibidea Iruñeko epaitegietara itzultzeko, handik ez baitzuen zertan inoiz irten.

  • Salbuespen-legediek eta -politikek indarrean jarraitzen dutela salatzen dugu. Era berean, aurreko ziklo politikoa betikotarazteko Estatuak duen interesa ere salatzen dugu: Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala eragoztea du helburu, hain zuzen ere burujabetza-prozesu bat abiaraztea eta garatzea zapuzteko.

  • Espainiar gaizki deituriko justiziaren neurri-bitasuna salatzen dugu: gazte horiek, Altsasukoek bezalaxe, kartzela zigor neurrigabeei egin behar diete aurre; bitartean, kalean lasai dabiltza genozidio frankistaren arduradunak, estatu-terrorismoarenak, torturatzaileak edota ehunka politikari ustel.

  • Lehenago ere esan genuen moduan, ezker abertzalea ez dator bat manifestazioa antolatu zuten sektoreen analisiekin ez eta estrategiekin. Ezker abertzaleak garbi du zeintzuk diren estrategia eraginkorrak eta zeintzuk ez, ez bakarrik Estatuaren errepresioari aurre egiteko, estatu propioa eraikitzeko ere baizik, hori baita herri- eta langile-klaseek behar dugun tresna gizartea eraldatzeko. Katalunian bezalaxe, gizarteko sektore zabalen atxikimendua jaso ditzaketenak dira estrategia eraginkorrak, eta ez erantzun erabat minoritarioak, Estatuaren posizioak eta interesak indartu baino ez dituztenak egiten, independentismo osoaren kriminalizazioa erraztu ez ezik burujabetza-prozesu benetan emantzipatzaile eta eraldatzailea artikulatzea ere oztopatzen baitute. 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.