155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak salatzeko manifestaziora joateko deia egiten du SORTUk. Beste eragile batzuekin batera, 78ko erregimenari erantzun zabal eta bateratua emateko garaia dela irizten dio alderdi independentistak.
Kalera irten behar dugu ez bakarrik Kataluniako herritarrei, eragileei eta erakundeei elkartasuna adierazteko, Espainiako Erresumaren inboluzioa salatzeko ere baizik. Kalera irten behar dugu demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan, berandu baino lehen.
Manifestazioa larunbat honetan izango da, Bilbon. 17:00ean irtengo da La Casillatik.
