ALBISTEAK

Santi Brouard eta Josu Muguruzaren ekarpen politiko eta militantea gogoratzeko manifestazioa egingo du Sortuk astelehenean, azaroaren 20an, Bilbon.

Borrokalari nakagaitzak, elkarrizketarako pertsona irekiak, pediatra bata, kazetaria bestea; buruzagi karismatiakoa, diputatua; independentistak, sozialistak; guraso, lagunak, burkideak: herriaren militanteak, finean.

“Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika!” izango da leloa. Santi eta Josu Euskal Herriaren askatasunaren aldeko militanteak izan ziren. Ez zuten 78ko erregimena onartu, frankismoaren jarraipena dela uste zutelako. Ez zuelako sakoneko demokraziarik ekarri eta ez zuelako herrien erabakitzeko eskubidea aitortzen. Borrokaren aldeko apustua egin zuten eta horregatik erail zituen Estatu espainolak.

Gaur esaten dugu gure helburuen alde borrokan jarraitzen dugula eta Euskal Errepublika irabazteko atea inoiz baino irekiago dagoela. Espainiako Erreinuak eskura zituen bitarteko guztiak jarri ditu ezker abertzalearekin amaitzeko, tartean bere liderrak ere erailaz. Baina gaur inoiz baino sektore gehiagok konpartitzen dute Espainia demokratizatzea ezinezkoa dela. Espainiaren aurpegi autoritarioena ikusten ari gara berriz ere. Oraingoan Katalunian. Eta inoiz baino argiago ikusten da demokraziarako aukera bakarra independentzia dela, Santik eta Josuk ikusi zuten moduan.

Beraz, deialdia errepikatuko dut: azaroaren 20an, 19:00etan Arriaga Plaza honetatik manifestazioa egingo dugu Santi eta Josuren alde, gure herriaren askatasunaren alde.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.