2016. URTEKO MEMORIA LABURTUA
1. OHARRA Informazioa ematen duen entitatearen identifikazioa
SORTU Alderdi Politikoaren eratze kongresua 2013ko otsailaren 23an egin zen. Besteak beste, kongresuan honako erabaki hauek hartu ziren egoitza sozialaren aldaketari, jarduera eremuari eta oinarri ideologikoei dagokienez. Bere jardueraren lurralde eremua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa izango da, baina hauteskundeei begirako akordioak egin ditzake Espainiako Estatuko edo Europako Batasuneko beste alderdi politiko batzuekin, lau lurralde horiek gainditzen dituzten hauteskunde deialdietara elkarrekin aurkezteko.
SORTU eratzen da herritarren borondate politikoari forma ematen laguntzeko eta izaera politikoko instituzio ordezkatzaileetan haien parte-hartzea sustatzeko, hauteskundeetan hautagaiak aurkeztuz eta babestuz, honako printzipio hauek jasotzen dituzten oinarri ideologikoen arabera: Independentzia, erabateko Euskalduntzea, Sozialismoa, justizian eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsua, Feminismoa, Nazioarteko Elkartasuna eta Demokrazia Parte-hartzailea.
Alderdi Politikoak berari atxikitako fundazio bat dauka, "IRATZAR FUNDAZIOA" izenekoa. Alderdi Politikoak Fundazioan daukan partaidetzaren portzentajea %100 da eta, beraz, SORTUk konpromisoa hartzen du Fundazioaren aurreneko jarduera programaren gastuak estaltze aldera beharrezkoak diren funtsak jartzeko, baldin eta aurreikusita dauden finantziazio iturrietakoren batek emaitzarik ez badakar. "IRATZAR FUNDAZIOA" izaera sozial eta zibikoa duen fundazio bat da eta, beti ere, Alderdi Politikoen Fundazioei buruzko legezko eta arauzko xedapen nazionalen arabera, fundatzailearen borondatearen arabera eta Fundazioaren Estatutuen arabera gobernatuko da.
Ekitaldi honetan alderdi politikoa ez da inongo hauteskunde prozesutara aurkeztu bere horretan, baina maiatzeko udal hauteskundeetan eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan egindako abenduko senaturako eta kongresurako hauteskundeetan parte hartu du EUSKAL HERRIA BILDU Federazioaren bidez.
Ekitaldi ekonomikoa 2016/01/01ean hasi eta 2016/12/31n amaitzen da.
2. OHARRA Urteko kontuak aurkezteko oinarriak
1. Irudi fidela
Urteko kontuak Alderdi Politikoaren kontabilitate erregistroetan oinarrituta egin dira, eta Zuzendaritzak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitatearen arloan indarrean dauden legezko xedapenak bete ditu, Alderdi Politikoaren ondarearen, finantza egoeraren eta emaitzen irudi fidela emateko helburuarekin.
Irudi fidela emateari dagokionez, kontabilitatearen arloko legezko xedapenen bat ez betetzea ekarri duen ezohiko arrazoirik ez dago.
Era berean, ez dago gehitu beharreko informazio osagarririk, kontabilitatearen arloko xedapenen eta orokorki onartutako kontabilitate printzipioen aplikazioa aski delako enpresaren irudi fidela emateko.
2. Aplikatu diren kontabilitate printzio ez-derrigorrezkoak
Irudi fidela emateari dagokionez, derrigorrezkoa den kontabilitate printzipioren bat ez aplikatzea justifikatzen duen ezohiko arrazoirik ez dago.
Irudi fidela emateari dagokionez, ez dira aplikatu derrigorrezkoak ez diren beste kontabilitate printzipio batzuk.
3. Ziurgabetasunaren balorazioaren alde kritikoak eta estimazioetako ziurgabetasunaren arrazoiak
Ez dago aldaketarik garrantzitsua izan daitekeen edo oraingo ekitaldian eragina izan dezakeen ezein kontabilitate estimaziotan.
Alderdiak dakiela, Alderdi Politikoaren funtzionaltasunaren etorkizunaz zalantza esanguratsuak sor litzakeen ziurgabetasun garrantzitsurik ez dago.
4. Informazioaren alderaketa
Memoria honetan aurkezten diren finantza egoerek ekitaldi honi (2015) dagozkion kontabilitate saldoak jasotzen dituzte eta ANTOLAKUNDE POLITIKOETARA EGOKITUTAKO KONTABILITATE PLANean jasotako printzipioen arabera prestatu dira.
Balantzearen eta emaitzen kontuaren egituran ez dago aldaketarik, beraz, bi kontuak alderatzea posible da bi ekitaldien artean.
5. Hainbat partidatan jasotako elementuak
Ekitaldia ixteko unean, Alderdi Politikoak ez dauka idazpen batean baino gehiagotan jasota dagoen ondare elementurik, ez Balantzean, ez Galdu-Irabazien Kontuan, ez Ondare Garbiaren Aldaketen Egoeran.
6. Aldaketak kontabilitate irizpideetan
Ekitaldi honetako kontuak aurreko ekitaldiko kontuen kontabilitate irizpide berak kontutan hartuz gauzatu dira, hau da, ez da aldaketarik egon aurreko ekitaldiari dagokionean.
7. Akats zuzenketak
Ekitaldi honetako kontuetan ez da aurreko ekitaldiko kontuen zuzenketarik gauzatu.
3. OHARRA Erregistro eta balorazio arauak
1. Ibilgetu ukiezina
Ibilgetu ukiezinaren erregistrorako eta baloraziorako irizpideak Antolakunde Politikoetara egokitutako Kontabilitate Planak jasotzen dituen arauak betez aplikatu dira.
Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.
Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 0,00 € izan da.
2. Ibilgetu materiala
Ibilgetu materiala bere eskuratze kostuan aurkezten da, hau guztia jasoz: erosketaren faktura, garraio gastuak, asegurua, aduanak (egotekotan), zergak eta instalazio eta abiarazte kostuak, finantza gastuak kontuan hartu gabe.
Handiagotzeek, eraberritzeek, hobekuntzek eta konponketek bizitza erabilgarriaren luzapen bat eragite ez duten bitartean, hauen mantentze gastuak zuzenean Galdu Irabazien kontuan kargatzen dira. Aldiz, bizitza erabilgarriaren luzapena eragiten duten hobekuntza edo eraberritze gastuak ibilgetuaren balioa gehituz kapitalizatzen dira.
Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, ondasun bakoitzaren batez besteko bizitza teknikoaren arabera eta merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.
Eskuratutako ibilgetua ondasun erabilia bada, tauletan zehaztutako portzentaiaren bikoitza erabiliz amortizatuko da.
Lursailak eta orubeak ez dira amortizatzen.
Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu materialaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 271.631,89 € izan da, aurreko ekitaldikoa 137.199,46 € izanik.
3. Higiezinen arloko inbertsioak
2008ko Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako irizpideen eta definizioaren arabera, hala higiezinen arloko inbertsioak (Lursail eta Ondasun Naturalak eta Eraikinak) nola Sozietatearen ondareari gehitzen zaizkien unean etorkizuneko erabilera finkatuta ez daukaten lursail eta eraikinen arloko inbertsioak 0,00 € eta 0,00 € izan dira hurrenez hurren.
4. Ondare historiko-artistikoa osatzen duten ondasunak
Alderdi Politikoak ez dauka horrelako ondasunik.
5. Errentamenduak
Ekitaldi honetan ez da finantza errentamendurik egon.
6. Trukatzeak
Ekitaldi honetan ez da trukatzerik egon.
7. Finantza inbertsioak
SORTUk ondorengo epe luzerako finantza inbertsioak kontabilizatzen ditu:
a) Iratzar Fundazioari egindako sortsze-ekarpena: 30.000,00 €.
b) Errentan hartutako lokalen eta ibilgailuen renting-agatiko eratutako fidantzak: 17.100,00€ Fidantzen baldintzak alokairuen eta renting kontratuetan zehaztuak daude.
SORTUk ondorengo epe laburrerako finantza inbertsioa kontabilizatzen du:
a) EH Bildu Federazioari egiten dion aurrerakina: 50.000,00€. Kopuru hau Federazioak 2017 ekitaldian zehar itzuliko du.
8. Izakinak
Ondokoa azaltzen da izakinen partidan:
Iñigo Iruin abokatuaren funts hornidura 37.484,00€gatik, hau despatxo jaulkitzen dituen fakturen baitan aplikatzen dijoalarik.
Ordainsariaren aurrerakin gisa, 3.500,00€ kontabilizatzen dira. Zenbateko honi hilero 250,00€ aplikatzen zaizkio 465 kontuaren bidez ANAIS FUNOSASen soldatatik.
9. Antolakunde politikoaren jardueraren kontsiderazio fiskala
Alderdi Politikoak ez du egin zergak ordaintzea dakarren jarduerarik. Horregatik ez du egin BEZaren aitorpenik ez Sozietate Zergaren arloko aitorpenik.
Alderdiak egindako aitorpen fiskalak, langileen nominen atxikipenagatik, P.F.E.Z, alokaeren atxikipenagatik eta eman bada profesionalen atxikipenagatik egin dira.
10. Sarrerak eta gastuak
Sarrerak eta gastuak erregistratzeko orduan sortzapen printzipioa hartu da kontuan, hau da, fluxu erreala gertatu denean erregistratu dira, eta ez haiei lotutako diru edo finantza fluxua gertatu denean.
Alderdi politikoen finantziazioari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoak eta hauteskunde arautegiak agintzen dutena betez, Alderdi Politikoak sarrera arrunten eta hauteskundeei lotutako sarreren erregistro bereizia eramango du, eta hauteskundeei lotutako gastu arruntak ere bereiziko ditu. Gainera, azken horiei dagokienez, bereizi egingo ditu hauteskundeetarako publizitatea bidaltzeak sortzen dituen gastuak eta aipatutako hauteskunde arautegian aurreikusitako azpimugetakoren baten menpe daudenak.
Ez dira jatorri publikoko diru sarrerak jaso.
Jatorri pribatuko sarrera arruntak honako hauek izan dira:
- EH Bildu koalizioan parte hartzeagatik: 1.345.440,00 €
- EH Bildu Federazioan parte hartzeagatik: 488.268,53 €
- Afiliatuen kuotei dagokion sarrerak: 623.777,50 €
- Kargu publikoen ekarpenak: 2.311.610,91 €
- SORTUren ezohizko sarrerak: 14.382,40 €
- SARRERAK GUZTIRA: 4.783.479,34 €
11. Hornidurak eta kontingentziak
Arriskuetarako hornidura funtsa 0,00 € da.
Une bakoitzean dagoen informazioa kontuan hartuz, hornidurak ekitaldia ixten den egunean baloratuko dira, haien balio eguneratuaren arabera.
12. Pertsonal gastuen erregistroa eta balorazioa egiteko erabilitako irizpideak
Pertsonal gastuen erregistroa egiteko erabili diren irizpideak antolakunde politikoetara egokitutako kontabilitate planak jasotzen dituen erregistro eta balorazio arauak izan dira.
13. Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak
Izaera finalista ez duten dirulaguntzak eta diruzko dohaintzak eta legatuak zuzenean kontabilizatzen dira emaitzen kontuan. Bereziki, irizpide horren arabera kontabilizatzen dira hauteskunde gastuetarako dirulaguntzak, funtzionamendu gastuetarako urteko dirulaguntzak eta ezohiko dirulaguntzak.
Gainerako dirulaguntzak PASIBO gisa kontabilizatzen dira hasieran.
14. Loturadun aldeen arteko transakzioetan erabilitako irizpideak
Loturadun entitateen arteko transakzioetan erabilitako balorazio irizpidea arrazoizko balioa izan da.
4. OHARRA Aktibo ibilgetua
1. Mugimenduaren azterketa
Ibilgetu material ukiezin eta ibilgetuaren inbertsio kontuen mugimenduak 2016eko ekitaldian ondorengoak izan dira:
Hasierako saldoa | Sarrerak | Irteerak | Azken saldoa | |
Ibilgetu materiala | 2.857.731,18 € | 430.776,67 € | 0,00 € | 3.288.507,85 € |
Hasierako saldoa | Sarrerak | Irteerak | Azken saldoa | |
Ibilgetu materialaren Amortizazioa | 139.881,16 € | 271.839,19 € | 207,30 € | 411.513,05 € |
Hasierako saldoa | Sarrerak | Irteerak | Azken saldoa | |
Ibilgetu materialaren B.N.K. | 2.717.850,02 € | 159.144,78 € | 0,00 € | 2.876.994,80 € |
Urteko amortizazioen zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatzen da, ondare bakoitzaren bizitza erabilgarriaren baitan, legeak onartzen dituen amortizazio portzentaiak aplikatuz.
2. Errentamendu finantzarioa
SORTUk ez du inolako arrentamendu finantzariorik, ezta ere aktibo ez korronteen gaineko antzeko eragiketarik.
3. Historia-ondareko ondasunak
Historia-ondareko parte diren ondasunen jabetzarik ez du Alderdi Politikoak.
5. OHARRA “Partes Vinculadas”
Iratzar Fundazioa, Easo Eraikina 4 behea, 20018 Donostian egoitza duena eta juridikoki Fundazio izaera duena.
Fundazioaren matrizea SORTU da, eta fundazioaren helburuak honen estatutuen 5. artikuluan zehazten dira, laburbilduz ondorengoak direlarik;
1. SORTUren eratzearen arrazoi ideologikoen oinarriak zabaltzea eta hedatzea; Independentzia, euskalduntze osoa, sozialismoa, askatasunean eta justizian oinarritutako etorkizun baketsu bat, feminismoa, elkartasun antiinperialista eta deokrazia partehartzailea.
2. Euskal Herri soberano baten alde, demokraziaren alde, mundu aske, justu eta solidarioago baten alde lanean dabiltzan pertsona eta erakundeen pentsamendu politikoa hedatzeaz arduratzen da. Hau Euskal Herriko herrialde eta herri ezberdinetan elkarlanean gauzatzen dutelarik, beraiek beraien arteko ezagutza izan dezaten.
3. Ezker Abertzalearentzako erreflexiorako, analisirako eta ekarpen ideologiko berriak jasotzeko eremu bat finkatzea.
4. Gizarte inklusiboagoa, parekideagoa, jasangarriagoa eta partehartzaileago baten alde eztabaidak sustatu eta proposatzen diren ekintzak zabaltzea eta erakustea.
5. Erakunde sozial eta politikoekin harremanak sustatzea, baita Euskal Herri soberano baten defentsa egiten duten munduko beste edozein pertsona zein erakuderekin ere.
6. Sarea indartu eta aliantza politikoak ezkertiarrak zein herrien askapenerakoa aliantzak, identifikatu eta sustatu, bateratutako agenda bat osatuz elkarbanatu daitezkeen balore eta ideak partekatuz.
7. Memoria historikoa berreskuratzeko tresna kolektibo bat izatea. Eztabaidagai izan dadin era iraunkor batean eta egunerokotasunean.
Ekitaldian zehar burututako ekintzak helburu fundatzailean oinarritutakoak izan dira soil soilik.
6. OHARRA Afiliatuak, atxikitakoak eta jarraitzaileak
Srtukideei dagokienean, hau da, SORTUko afiliatuei dagokienean ez dago kuotarik zehaztua. Borondatezko kuota da, afiliatu bakoitzaren egoera ekonomikoaren araberakoa izango delarik. Langabezian dauden afiliatuek kuota ez ordaintzeko aukera dute, hala eta uztiz ere beraien SORTUrekiko beraien eskubideak izaten jarraitzen dute.
7. OHARRA Ondare garbia
ONDARE GARBIA
5.801.314,97 €
Aurreko ekitaldietako soberakina
4.582.295,69 €
Ekitaldiko emaitza
1.219.069,28 €
8. OHARRA Egoera fiskala
1. Irabazien gaineko zergak
Sortu sozietateen gaineko zergatik salbuetsita dago.
Foru Arauaren arabera, partzialki salbuetsitako sozietatea da, eta, ekitaldian zehar bere helburuetatik kanpoko jarduerarik egin ez duenez, ZERGA HORI ORDAINTZETIK SALBUETSITA DAGO.
2. Beste zerga batzuk
SORTUk ez du bestelako zerga fiskalik ordaintzen.
Soil-soilik, eta hala balegokio, PFEZa ordainduko luke bere jardueraren barnean profesionalekin izan litzakeen harremanengatik.
9. OHARRA Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak
2016 ekitaldian, SORTUk ez du dirulaguntzarik jaso.
10. OHARRA Hauteskunde jarduerak
2016 ekitaldian SORTUk ez du zuzenean inongo hauteskundeetan parte hartu.
11. OHARRA Beste informazio batzuk
1. Batez besteko enplegatu kopurua
Ekitaldi honetako batez besteko enplegatu kopurua 39,44 izan da, guztiak SORTUrentzat era esklusiboan aritzen den pertsonala bezala klasifikatuta.
1. SORTUk ez dauka Balantzean ageri ez den eta MEMORIA honetan adierazi ez den beste informazio esanguratsurik.
2. Ekitaldi honetan ez da inolako aldaketarik egon alderdi politikoaren Zuzendaritza Organoan.
3. ROACen inskribatutako ezin auditore pribatuk ez ditu ikuskatu antolakunde politikoaren kontuak.