ALBISTEAK

Brasilgo errepublikan, Dilma Rousself Presidente legitimoaren aurkako golpe instituzionalaz edo impeachmentaz geroztik, herrialdea krisi politikoan murgildua dago.

Temerren Gobernua, politika neoliberal bortitza ari da aplikatzen, Brasilen aurreko legealdietan emandako aldaketak gelditu asmoz. Honek krisi politiko-instituzionala areagotu egin du.

Kasu, hurrengo hauteskundeak irabazteko hautagai sendoa da Lula Presidente ohia. Horregatik, jazarpen juridiko larria ari da pairatzen bere aurka, helburua argiarekin, kosta ala kosta bere parte hartzea ekidin nahi dute hurrengo hauteskundeetara begira. Epaiketa honi begira ez dago delitu zantzu bat bera ere, nahiz eta behin eta berriro ikertua izan den.

Horregatik, Euskal Herritik, SORTU Alderdiak bat egiten du, Lularen aldeko mundu mailako Jardunaldiekin.

Gure elkartasunik beroena elarazi nahi diogu Lula da Silva jaunari, PT alderdiari eta egun hauetan Porto Alegren elkartu zareten guztioI.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.