ALBISTEAK

Irlandako preso ohien elkartean ari da Michael Culbert, Coisten, eta gaur goizean Presoen Aldeko Batzordearekin bildu da Donostian, presoen berrintegrazioaz jarduteko.

Culbet Foro Sozialean parte hartzera etorri da Euskal Herrira. Izan ere, presoen eta iheslarien berrintegrazioa aztertuko du gaur eta bihar Irunen eta irlandarrak biharko saioan parte hartuko du.

Gaurko bileran, irlandar errepresaliatuei eragiten dien hainbat gai azaldu ditu. Bere esanetan, bake prozesuaren ondorioz etengabeak dira berrintegrazioa gauzatzeko sortzen diren arazoak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.