ALBISTEAK

Soberan dago Donostiako kaleetan espainiar poliziak eta guardia zibilak gaur arratsaldean ikusi beharra. Izan ere, Euskal gizarteak bakea eta konponbidea behar ditu eta hori lortzeko ezinbestekoa da herri honen desmilitarizazioa bururaino eramatea. ETAk orain dela sei urte amaitu zuen behin betiko bere jarduera armatua, eta 60 urteko ibilbideari agur esango diola iragarri du berriki. Armadak eta Estatuko Segurtasun Indarrek ere desmilitarizazio horretan aurrerapausoak eman beharko lituzkete indarkeria adierazpen guztiak behingoz amaitzeko. Horregatik diogu Euskal Herritik alde egin behar dutela. Mobilizazioak “nazio-lurraldean” egin behar badituzte, joan daitezela Euskal Herritik haien naziora eta bakean utz gaitzatela.

 

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.