ALBISTEAK

SORTUk bat egiten du Euskal Herrian Euskarazek larunbat honetarako antolatu duen manifestazioarekin, eta bertara joateko dei egiten du. “Mugarik gabeko euskara, ofizialtasuna” aldarriarekin bat egiten du SORTUk. Bada garaia oztopoak gainditu eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko. Bada garaia euskararen ofizialtasuna eta hizkuntza-politika burujabea aldarrikatzeko. Azken hamarkadetan aurreratutakoa irabazpidean jartzeko unea dugu.

Euskara normalizatzeko ere burujabetza behar-beharrezkoa dugulako, bete ditzagun larunbatean Iruñeko kaleak. 17:30ean autobus geltoki zaharretik irtengo gara.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.