Brasilen gaur egun bizi den egoera larria da. Dilma Rousself aurkako impeachment a eta gero, gaur egun Brasil, norabiderik gabe dabilen herrialdea dugu.
Pribatizazio politika bortitzak ari da gauzatzen Temeren gobernua, korrupzio kasuak eskandalagarriak dira, oposizioko liderren eliminazioa (fisikoa, politikoa...). Golpea edo impeachment-a eman zenetik ia 50 kide baino gehiago izan dira erailak, bi urtetan. Duela gutxi Marielle Franco, PSOL alderdiko zinegotzia Rio de Janeiroko udalean, militante feminista eta lesbiana erail zuten, Giza Eskubideen aldeko militante errekonozitua eta aktiboa.
Impeachment-a edo Golpe Juridikoaren ostean, Lularen aurkako gurutzada hasi dute. Lehenik, medioetan kriminalizatu zituzten Lula eta bere emazte zena Marisa (2017ko otsailean hil zen). Dilma Rousself-en gobernuan kargurik hartu ez zezan inhabilitatu egin zuten. Prozedimendu berme guztiak hankaz gora bota ditu horretarako Sergio Moro epaileak. Azken egunetan Lularen hauteskundeetako ekitaldia eraso dute tiroz eta azkenik Epaitegi Gorenak espetxeratzeko agindua eman du. Hurrengo egunetan eman daiteke kartzelaratzea.
Egoera hau ez zaigu batere arrotza egiten Euskal Herrian. Inhabilitazioak, erasoak zein arerio politikoak heriotza politikora kondenatzea, horretarako bide judizialak erabiliz.
SORTUk gure elkartasuna adierazi nahi dio Lulari zein PT alderdia eta Brasilgo herritarrei. Gure babesa, kalean egoera ez-demokratikoa salatzera atera diren milioika pertsonei.
Horrekin batera deialdia luzatu nahi dugu, hurrengo egunetan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera. Bihar apirilak 6, Bilgune Feministak antolatu duen konzentrazioa Arriagan 19:00etan eta aurrerago izango direnak.
