ALBISTEAK

Arkaitz Rodriguez SORTUko idazkari nagusiak honako idatzi hau helarazi dio Kubako presidenteari eta Kubako herri osoari:

"Miguel Díaz-Canel kidea Kubako Lehen Ministro eta Presidente haututatu duten honetan, SORTU Euskal Herriko ezker Independentistaren alderdiak, zorionak helarazi nahi dizkio Kubako presidenteari eta Kubako herri osoari.

SORTUk Kubako herriarekiko elkartasuna eta konpromisoa berretsi nahi ditu eta Kubako gobernuari bere babesa adierazi nahi dio beste behin ere. Gure herrien arteko harremana etorkizunean ere emankorra izan dadila espero dugu".

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.