ALBISTEAK

 SORTUk poza agertzen du, euskal jendartearen borondatearekin bat eginez, ETAk eman duen urratsarengatik. Gaur kaleratutako agiriaren bidez, ETAk bururaino eraman du hartutako konpromisoa eta, horrenbestez, Ezker Abertzaleak abiatutako estrategia aldaketaren azken urratsa gauzatu da.

Pauso honek euskal gatazkari jarrera proaktiboz konponbide integrala ematera interpelatzen gaitu bai euskal eragileok, bai espainiar eta frantziar gobernuak ere.

SORTUren iritziz, ETAren erabakiak akuilu izan behar du bakearen eta askatasunaren bidean. Ezker Abertzalearen jaiotzetiko helburuekiko fidel izanez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko konpromisoan berresten gara, atzo bezala gaur.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.