ALBISTEAK

 Guardia Zibilaren aldegitea exijitzeko, ekainaren 30ean Oñatin egingo den 'Fan Hemendik' egunean parte hartzeko dei egiten du SORTUk, batez ere 19:00etan hasiko den manifestaziora. ETAren desegitearen ostean, bakean eta bizikidetzan oinarritutako agertoki berri bat sortzea posible dela sinistuta gauden honetan, herri honen desmilitarizazioak berebiziko garrantzia du.

Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egin behar du. Inor gutxik maite ditu trikorniodunak gurean, beldurra baino ez baitute eragin 36ko gerra aurretik, frankismoan eta posfrankismoan. Gero eta garbiago dago soberan daude: Altsasuko muntaia poliziala eta 'La Manada'-koen zigorgabetasuna bi adibide argigarri dira.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.