Iruñeko Sortuk biharko manifestaldian parte hartzea garrantzizkotzat
jotzen du datozen aldarrikapenak bultzatzeko:
- Maravillas gaztetxearen huste judizial eta polizialaren estrategia salatu
eta bide poliziala irtenbide baino arazoa dela ozen adierazteko. Biharko
manifestaldia horretarako bozgorailua izan behar dela pentsatzen dugu. - Irtenbide posible bakarra elkarrizketa dela aldarrikatzeko. Alde zaharreko
bizilagun eta eragile ezberdinek eskatu bezala, ez baitago Maravillas
Gaztetxearen zioa konpontzeko bestelako biderik. Horregatik, biharko
manifestaldia, lehenbailehen, elkarrizketa abiatzeko bozgorailua bilakatu
behar dela uste dugu. - Geroa Bai aldaketa bultzatu zuten printzipioetara itzul dadin eta bide
judiziala albora dezan exijitzeko. Horrelako gertaerek, Erregimena indartu
eta sakoneko aldaketa politiko zein sozialetik urruntzen baikaituzte.
