Haritz Romeok ordezkatuko du Miren Zabaleta Nafarroako idazkari karguan, Zabaletak kargua utziko baitu arrazoi pertsonalak tarteko. Hala ere, Zabaletak jarraituko du Kontseilu Nazionaleko kide izaten, kooptatuta. Iaz, formula bera erabili zen Arnaldo Otegik Kontseiluan jarraitzeko eta Rafa Diez Norabidetze Estrategikorako Guneko arduradun izendatzeko.
Orain arte, Haritz Romeo Nafarroako antolaketa arduradun izan da. Aurrerantzean Nafarroako idazkari izango dela erabaki du Nafarroako militantziak, ordezkatzeko proposamenak botoen %93,2 lortu ondoren.
